26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko bikaritzetako gazteen topaketa datorren domekan
22.03.2023

Bilboko bikaritzetako gazteen topaketa datorren domekan

Gure Eleizbarrutian, 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteen topaketei deitzen jake "BIKA EGUNA". Domekan ospatuko da III-VII bikaritzetako (Bilbao) 'Bika eguna'. Antolatzaileen esanetan, "ospatzeko eta jostatzeko eguna da; Bilboko hainbat lekutako gazteak batuko dira eta askotariko jarduerak egingo dabez alkarregaz".

Artxandape Pastoral Barrutia da gonbidatzailea eta “Jesusen antzera, arraunean itsaso zabalera!” goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, martxoak 26. Barritasun lez, Kristau Sarbideko adin guztietako neska eta mutikoak izango dirala partaide.

Funikularraren plazan da hitzordua 9:45etan. Hasteko, ginkana egingo dabe eta Eukaristian, Fernando Marcos bikarioa izango da buru eta Andra Mariaren Zeruratzea parrokian ospatuko da. Jesusen Bihotzaren Mirabeak monjen ikastetxeko jolastokian bazkalduko dabe eta egunari amaiera emoteko, Pastoral Barrutiko arduradunek prestatzen diharduen sorpresa izango da eta taldeko argazkia atarako dabe arratsaldeko 16:30etan.

Atzo -martitzena-, begiraleek batzarra egin eben Barria eraikinean (Plaza Barria, 4) eta bertan eguneko jardueren aurkezpena egin zan.

Encuentro de juventud de las vicarías III y VII