01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Asteburuan, alkartasuna, omenaldia eta ekumenismoa
22.01.2024

Asteburuan, alkartasuna, omenaldia eta ekumenismoa

Asteburuan, jarduera ugari izan da Eleizbarrutian. Zapatuz, UPV-EHUko abesbatzak kontzertu solidarioa eskaini eban San Bizente Martiria parrokian, bekak Kongoko EDko emakumeentzat ekimenaren alde eta Gernikan omenaldia egin eutsen erretiroa hartu barri dauan Amaia Olaetari. Atzo, katedralean, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen barruan, eleizkizun ekumenikoa egin zan: hemen. Hona hemen, laburtuta, barri honeek eta beste hainbat.

Kontzertu solidarioa San Bizente eleizan

Kontzertua Abandoko San Bizente Martiria eleizan
Kontzertua Abandoko San Bizente Martiria eleizan
Kontzertua Abandoko San Bizente Martiria eleizan
Kontzertua Abandoko San Bizente Martiria eleizan

Eleizkizun ekumenikoa Santiago katedralean

On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan zan buru eleizkizun ekumenikoan. Ondoan izan ebazan, Lidia Rodriguez (Eleiza Ebanjeliko Espainiarreko ordezkaria), Petru David (patriarkatu ortodoxo errumaniarra Eleizako abadea), Dimitrios Ioannou (Patriarkatu Ekumenikoaren menpe dan Espainia eta Portugaleko Metropoli Santuko artzapezpiku metropolitano titularra dan Mons. Bessarionen ordezkaria Bilbon), Serafin (patriarkatu serbiarreko Eleiza ortodoxoko monjea) eta Axel Dodszuweit (hizkuntza alemaneko Eleiza luteranoko artzaina).

Eleizkizun ekumenikoa katedralean
Eleizkizun ekumenikoa katedralean
Eleizkizun ekumenikoa katedralean
Eleizkizun ekumenikoa katedralean
Eleizkizun ekumenikoa katedralean
Eleizkizun ekumenikoa katedralean

Bidezko Merkataritza Corpus Christi parrokian

Bilboko Corpus Christi parrokiako gazteek Bidezko Merkataritzaren mahaia ipini eben atzo, 12:00etako eta 13:00eko mezen ostean askotariko produktuak saltzeko. Ekimen honen bidez euren esanetan, “laguntasun apur bat emon gura dogu mundu zuzen eta gizatiarragoa eraikitzeko”. Otsailaren 3. domekaz jarriko dabez barriro.

Omenaldia Gernikan

V. bikaritzan askotariko pastoral jarduera garatu ondoren erretiroa hartu barri, omenaldia egin eutsen zapatuz Amaia Olaetari, Gernikako San Frantzisko eleizan.Aspalditik Amaiagaz jardun izan dauan Jesus Mari Madariaga izan zan buru ekitaldian. Amaiak Carmen Ortegari itzi deutso bere lekua Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkari lez ekipo ministerialean. 

Celebración ecuménica, ayer en la catedral