25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 42 )
 

Barriak

Etiquetado como: Kidenda

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1082 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
30.10.2023

Agurrak eta ondo etorriak Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusian

Bilboko Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) kurtso hasierako batzar nagusia ospatu eban zapatuz, Bilboko La Salle ikastetxean. Eukaristiaren aurretik, Kerman Lopez bikario nagusiak On Joseba Segura gotzainaren agurra helarazo eutsen. 

30.10.2023

Autorpena parrokietako 'zaintzaileei'

Ehun eta hogei lagun inguru, antolatzaileen esanetan, "aurretik pentsatzen zana baino lagun gehiago", batu zan joan dan zapatuz Sopuertako San Viator ikastetxean ospatutako parrokietako alkartezainen lehenengo batzarrean. Entzuteko, gogoeta egiteko eta, batez be, parrokien zaintzaz arduratzen diran pertsonen egiteko handi eta isila agertzera emoteko eguna izan zan. Eta batek baino gehiagok esan ebanez, 24/7 zerbitzua da eta nork bere borondatez egiten badau be, ez da nahigaberik be falta. On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo eutsen alkarteari eskaintzen deutsen zerbitzuagaitik eta …

29.10.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
28.10.2023

"Inor etxebizitza barik" Caritasen kanpaina

Cáritas Bizkaia erakundeak etxebizitza bakoen inguruko 2023ko kanpaina ospatuko dau. Dei egiten dau, "alkarte inklusibo izan gaitezan, alkarteak eginez eta, helburu eta ekintzetan bat eginda, zailtasunak eta adorerik eza gainditu daiguzan". Oraingoan, aparteko arreta jarri gura dabe bizilekurik ez daukien emakumeek jasaten daben ahulezian: "sarea banatzeak alkarteari eusteko eta alkarteko kide izateko aukera emoten deusku, aukera eta prozesu eraldatzaileak sortuz".

28.10.2023

Meza latinoamerikarra lekuz aldatuko da kurtso honetan

Bihar -irailak 29, domeka-, kurtso honetako lehenengo meza latinoamerikarra ospatuko da. Aurretik, joan dan hilean, alkarte hau eta afrikar eta txinatar alkarteak Eukaristian batu ziran Bilbon, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren inguruan. Aurrerantzean, alkarte latinoamerikarraren ospakizunak beste leku baten egingo dira hilaren azken domekaz, hain zuzen be, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan.

27.10.2023

Angel Monterok emongo deutso hasiera bihar "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiari

Bihar -urriak 28, zapatua-, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak sustatzen dauan “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiaren XVIII. ekitaldia hasiko da. Angel Montero organista izango da lehenengo kontzertuko protagonista Mañariko Andra Mari eleizako organo barrokoa joz. Emonaldia, 19:00etan hasiko da.

27.10.2023

Organo-musika nabarmenduko da Ondarearen Europako Jardunaldietan

Urrian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian jarduera ospatzen hari da, "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik. Aurtengo ekitaldian, 152 proposamen aurkeztu dira 257 jardueratan banatuta, ondare material eta immateriala ezagutzera emoteko helburuagaz. Gaur iluntzerako, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen laguntzagaz, berbaldi-kontzertua antolatu dabe. Begoñako basilikan izango da, 20:00etatik aurrera, eta organo-kontzertu bat zelan antolatzen dan azalduko dabe. Asteburuan, …

26.10.2023

Zabaldu da epea aurton Errekalden izango dan Pobreen Munduko Egunerako izena emoteko

Frantzisko Aita Santuak azaroaren 19rako deitu dauanPobreen Munduko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian topaketa egingo da bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da ondo etorriagaz eta On Joseba Segura gotzainak gidatuko dauan otoitzagaz. Bertan izango da Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakaslea. Azaroaren 15a da izena emoteko -hemen- eguna.

26.10.2023

Organo solasaldi-kotzertua Raur del Tororen eskutik, bihar, Durangon

"Organo kontzertuak 2023" jaialdiaren barruan, bihar -barikua-, 20:30etan, Raul del Toro Sola organistak jardungo dau Durangoko Andra Mari basilikan. Hasteko alkarrizketa egingo jako organistari eta, ondoren, berrogeta bost minutu inguruko kontzertua eskainiko dau. Sarrera doan.

26.10.2023

Ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideak, Argia fundazinoaren jardunaldietan

Gaur eta bihar ospatuko da Bilbon, Argia Fundazioaren eskutik, Hartu-emon eta Sentsibilizazinorako Jardunaldien XIV. ekitaldia. Bilboko Bizkaia aretoan izango dira jardunaldiak, "¿Derechos? Torcidos/Eskubideak? Desbideratuak" goiburuaren haritik eta ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideei buruz. Osasun intereseko eta etenbako heziketarako jardunalditzat joten dira.