Barriak

Etiquetado como: Kidenda

05.05.2026

Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau

Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan …

03.08.2025

Kidendak web barria dau

Kidendak web orrialde barria dau: www.kidenda.org. Webgune barritu hau, "argiagoa da, bisualagoa, eskuragarriagoa bidezko merkataritzari lotutako pertsona guztientzat". Kidenda irabazi-asmo bako alkartea da eta bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatzen ditu Bizkaian. 

07.05.2025

Bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia, bihar, Bilbon

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna dala-eta, bihar -maiatzak 8, eguena-, 17:00etatik 20:00etara, Adeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay eta Setem Hego Haizea erakundeek, BIlboko Udalagaz batera, bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia antolatu dabe eta Deustuko San Pedro plazan egingo da. 

23.08.2024

Bidezko merkataritza txosnetan

Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego- Berria alkartasun eta misinoetarako taldeari eta Nekaldiaren Kofradiari esker, bidezko merkataritza jai-eremuan azaldu da. Kofradiarena dan Nekalditarrak txosnak lekua itzi dau, Aste Nagusian be 'bidezko' erosketak egin ahal izateko.

09.05.2024

Bidezko Merkataritzaren egunez, Giza eskubideen eta ingurumenaren babesa

Aurton, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean, aldarrikapen berezia egingo da: giza eskubideen eta ingurumenaren babesa elikagai, erropa edo norbere burua zaintzeko produktuen ekoizpenean.  promovido por AlboanCáritas erakundeek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatzen daben Kidenda Bidezko Merkataritzaren inguruko egitasmoak bat egiten dau Bidezko …

13.05.2023

Bidezko merkataritza eta 'mundu guztiari on egiten deutsana'

"Mundu guztiari on egiten deutso" goiburuagaz ospatuko dau, gaur, KIDENDAk (Cáritas, Misinoak eta Alboan erakundeen ekimena Bizkaian), Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna. Horretarako, Bidezko Merkataritzarako Bizkaiko hainbat alkartek eta Bilbao eta Portugaleteko udalek hainbat jarduera antolatu dabe.

27.01.2023

"Emakumeek bultzatzen dabez familiak eta alkarteak"

Maquita Cushunchic (MCCH) Fundazinoak Bilbon azaldu ebazan atzo bere egitasmoak. Marina Sampedro eta Mª Jesus Perez Makita Fundazinoko kideek egin eben aurkezpena Somorrostro ikastegiko ikasle-talde baten eta euren irakasleen Kidendako laguntzaileen eta Bidezko Merkataritzaren inguruan jakin-mina daben lagunen aurrean. Euren esanetan, "Bidezko Merkataritza ez da …

25.01.2023

Bidezko Merkataritzarako proposamenak Ekuadorretik

"Bidezko Merkataritza: Ekuadorreko ekoizleen erronka eta proposamenak", goiburuaren inguruan jardungo dabe Maria Jesus Perez eta Marina Sampredo MAQUITA Fundazinoko kideek. Saioa, bihar, otsailak 26, izango da, 11:00etatik 12:00etara Kidendan (Epalzaren alarguna, 6, etxabea). Sarrera libre.

24.11.2022

Gaur, Kidendaren 20. urteurrena

2002an denda zabaldu izana, erabakigarria izan zan, lehenengo urteetan alde batera eta bestera ibili ondoren, boluntarioentzat zein bezeroentzat, erreferentzia-gune egonkorra izatea ekarri ebalako.

Kidenda celebrará hoy el acto conmemorativo de su 20 aniversario en Barria (Plaza Nueva, 4, Bilbao), a las 18:00 h. La Asociación Kidenda se constituyó en 2002, año en el que …

26.12.2019

Kidenda, Bilboko Bidezko Merkataritzaren kale-izendegiaren prestaketan

Bilbon dagozan Bidezko Merkataritzako denen mapa egin barri dabe. Kidendako (erakunde honetan Eleizbarrutiko Caritasek eta Misinoek esku-hartzen dabe) boluntario dan Saioa Garcia Ortizek uriaren mapa egin dau, dendak identifikatuz eta egiaztatuz ‘Bidezko Merkataritzaren aldeko uriak’ taldeagaz –besteak beste, Proclade Yanapay, Adeko Alkartea, Kidenda, Oxfam Intermon, …
Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2617 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
03.08.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna

Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.

03.08.2026

Bermeon, XLI. Musika Astea

Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua. 

02.08.2026

Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa

Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.

01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

31.07.2026

San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2026

Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.

30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.

29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

Emaitzak orrialdeka