Barriak
Etiquetado como: Meza txinatarra
Estrella Morenoren berbaldia emakumeak Eleizan dituan erronka eta aukerei buruz
Estrella Moreno Bilboko Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak berbaldia emongo dau gaur -maiatzak 15, eguaztena-, Sabino Arana Fundazinoan (SAF) (Moraza plaza. 48007 Bilbao), 19:00etan. Ekitaldian izango da On Joseba Segura Bilboko gotzaina.
Bilboko gotzaina Nekane Garcia misiolariagaz egon da
Nekane Garcia Bunkeyako ospitale nagusiko zuzendariak bisita egin deutso gaur On Joseba Segura Bilboko gotzainari. Bunkeyako ospitaleko laborategietan lagundu izan dauan Begoña Diez medikuntza-fakultateko irakasle erretiratua eta Jose Ignacio Iturmendi Mufunfaren Adiskideak fundazinoko kidea egon dira Gotzaitegian Nekanegaz.
“Gitxiengo izanda sinistu”, Helsinkiko gotzainaren berbaldia, Bilbon
Ramon Goyarrola Helsinkiko gotzain bilbotarra Eleizbarrutian da egunotan. Datorren eguenez, maiatzak 16, Eleizbarrutiko Teologia eta pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 18:30etan. Ebanjelizazinoaren erronkari buruz jardungo dau, Finlandian bizi dauan esperientzia oinarritzat hartuta. Herrialde honetan, 16.000 katoliko inguru dago, hau da, biztanleriaren %1 baino gitxiago dira, eta zortzi parrokiatan banatuta dagoz. Sinistedunen artean, gehiengoa luteranoak dira, %68,7 eta ortodoxoak, %1,1.
Fatimako Andra Mariaren Eguna eta asteburuko beste hainbat jarduera
Gaur, maiatzak 13, Eleizak Fatimako Andra Mariaren Eguna ospatzen dau. Elizbarrutian, Cova de Iriako mendi-magalean (Portugal) agertu zan Ama Birjinari eskainitako parrokia bat dago. Berau Deustu Pastoral Barrutian dago, hain zuzen be Enekuri gainean. Ama Birjinaren eguna dala-eta, Eukaristia bi ospatuko dabez, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:00etan. Beste alde batetik, asteburuan, protagonista izan dira, besteak beste, San Inazio parrokiako alkartea, San Bizente Martiria parrokiako familiak edo Artxandape Eleizbarrutiko ikastetxeko gazteak.
Mendekosten, Bakearen aldeko keinua egiteko proposamena
Mendekoste dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak Bakearen aldeko keinua proposatu deutse alkarteei, bakotxak prestatutako dinamikagaz batera egin ahal izateko.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Katarina Lamotte organista gaur, Karmelo eleizan
Gaur iluntzeko 20:45etan, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen dauan "Bilbao uria2 Nazinoarteko Organo-jaialdiaren 12. ekitaldiko bigarren kontzertua ospatuko da. Hendaiako St. Vicent eleizako organista dan Katarina Lamotte kroaziarrak J.S. Bachen musika barrokoa interpretatuko dau, aldi berean, Gabriel Faureren heriotzaren mendeurrena gogoratuz.
Eleizbarrutia azoka baten aurkeztuko da jentaurrean bere 75. urteurrena dala-eta
Zabalik da Eleizbarrutiko askotariko errealidadeek hemendik urtebetera, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ospatuko dan jentaurreko azokan parte hartzeko eskarian bialdu daiezan. 2025eko maiatzean izango da "Eleizea plazara" deitutako ekitaldia. Biltzar-azoka honetan, lekuko Eleizako askotariko errealitateak agertuko dira. Eleizbarrutiaren bizitzan jarduten daben erakunde, alkarte, parrokia eta taldeak batu eta etorkizunera begira jarriko gaituan ekitaldia burutzea da helburua. Tailerrak, kontzertuak, erakusketak, ototizak..., antolatuko dira eta standak egongo dira …
HOAC mobimentuaren eguna, domekaz, Amurrion
"Lana zaindu, bizia zaindu" goiburuaren haritik ospatuko dau Bilbao eta Gasteizko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna datorren domekaz. Hitzordua, Amurrioko Amaurre ikastetxean da, 11:00etatik 18:00etara.
Etikan eta adimen artifizialean aditua dan Andrea Ciucci, Bilbon
Datorren domekaz, maiatzak 12, Eleizak Gizarte Komunikazinoen Eguna ospatuko dau Aita Santuak proposatutako goiburu eta mezuagaz: `Adimen artifiziala eta bihotzaren jakituria´. Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak RenAlssance adimen artifizialaren etikarako Vatikanoko Fundazinoko idazkari nagusi dan Andrea Ciucci gonbidatu dau Bilbon ospatuko diran jardunaldietara. Ekainaren 5 eta 6rako dago eginda hitzordua. Lehenengo ekitaldia Deustuko Unibertsitatean izango da eta `Dekalogoa, AAren erabilera etikorako komunikabideetan´, aurkeztuko dala-eta, Eleizbarrutiak eta Kazetarien Euskadiko …