Barriak
Etiquetado como: Meza txinatarra
Txinatarrek urte barria ospatuko dabe domeka honetan
Domeka honetan, urtarrilak 22, Txinako alkarte katolikoak urte barriaren hasiera ospatuko dau Karmengo parrokian. Domekero eukiten dabe mezea bertan, arratsaldeko 17:30etan.
Konbibentzia Berrizen, Familia Santua ardaztzat hartuta
Abenduaren 26tik 28ra, Berrizko Mesedetako Misiolariek konbibentzia ospatu dabe, bategite, gogoeta eta sororitate giroan, Familia Santua ardaztzat hartuz. Esperientzian parte hartu dabenek azaldu dabenez, "alkarregaz bizi izan doguzan egunotan, Maria, Jose eta Jesus familia errealitate anitzak eta munduak bizi dituan askotariko egoerak onartzeko bidea argitu daben erreferentzia bizi izan dira".
Denporaldiko azken kontzertua Durangoko organo-jaialdian
Oscar Rodriguez (organoa) eta Marco Cubillas (tronpeta), protagonista dirala ospatuko da gaur arratsaldez Durangoko organo-jaialdiko zortzigarren eta azken kontzertua. Emonaldia iluntzeko 20:00etan izango da, Andra Mari basilikan. Sarrera doan leku guztiak bete arte eta pantaila musikariak ikusteko.
Urteko azken asteburuan, Jubileuaren amaiera, bakearen aldeko otoitzaldia eta beste hainbat ekitaldi
On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan atzo Santiago katedralean Jubileu Urte Santuaren amaiera. Eleizbarrutiko beste hainbat eleizatan be ospatu zan amaiera honegaz batera, beste hainbat ekitaldi izan da asteburuan, besteak beste:
Urte amaierako meza Gaztelugatxeko San Joan ermitan
Orain dala 30 urte hasita, urte amaierako meza ospatzen da Gaztelugatxeko ermitan. Ermitaren eta inguruen mantentze-lanez arduratzen dan boluntarioen taldeak jakitera emon dauanez, bihar -abenduak 30, martitzena- arratsaldeko bostetan ospatuko da urte amaierako Eukaristia San Joan ermitan.
Jubileu Urtearen amaierako eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
2025ean, Eleizak "Itxaropenean erromes" Jubileu Urte Santua ospatu dau, Frantzisko Aita Santuak deituta. Bilboko eleizbarrutian, gaur, abenduak 28, ospatuko da amaierako eleizkizuna Santiago katedralean, eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Astekoak, 2025eko azkena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Asteburuan, Familia Santuaren eguna
Gabon-aldian, bihar -abenduak 28-, Jaunaren jaiotzaren egunaren osteko domekaz, Familia Santuaren eguna ospatuko dogu. "Ezkontza, santutasunerako bokazinoa" goiburua aukeratu dabe ekitaldi honetarako. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.
"Bizkaiko hotsak" zikloaren amaiera, Zeanurin
"Diego Amezua" Organoaren Bizkaiko Adiskideak alkarteak antolatutako "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiaren aurtengo ekitaldia amaitzear da. Bihar -domeka- ospatuko da azken kontzertua Alize Mendizabalen eskutik, Zeanuriko Andra Mari eleizan, 19:00etan.
Jubileu Urte Santuaren amaiera Bizkaian
Frantzisko aita santuak 2024ko abenduaren 24an emon eutsan hasiera 2025ean mundu osoko Eleizan ospatu dan Jubileuari. Handik egun batzuetara,2024ko abenduaren 29an, lekuko Eleizetan emon jakon hasiera Urte Santuari. Bilbon, San Nikolas eleizatik Santiago katedralera egin zan prozesinoagaz emon jakon hasiera ohikuneari eta katedralean Eukaristia ospatu zan gotzaina buru zala. Berau izango daburu datorren domekaz abenduak 28, eguerdiko 12:00etan ospatuko dan amaierako eleizkizunean. Zuzenean eskainiko da web honen bidez.
Gotzaina buru dala katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko eleizkizuna, zuzenean
Gaur -abenduak 25, eguena- Jaunaren jaiotzaren egunez, On Joseba Segura bilboko gotzaina buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.



