26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Txinatarrek urte barria ospatuko dabe domeka honetan
19.01.2023

Txinatarrek urte barria ospatuko dabe domeka honetan

Domeka honetan, urtarrilak 22, Txinako alkarte katolikoak urte barriaren hasiera ospatuko dau Karmengo parrokian. Domekero eukiten dabe mezea bertan, arratsaldeko 17:30etan.

 

Urtarrilaren 22an ospatuko dabe Txinako urte barriaren hasierea. Domekea izaeran ohikoa eukaristia eukiko dabe, nahiz eta oraingo honetan abesbatzaren kantuek be aberastuko daben liturgia. Etxeetan ohiko `ravioliak´ prestauko dabez. Familian prestetan dabez, euren esanetan sendia “sakratua” dalako.

Alkarren Barri/Comunicación, aldizkarian, urtarrileko zenbakian honen inguruko erreportajea argitaratzen dau.

Mezea txineraz
Txinatarrez ospatzen dan mezearen iragarkia

Gabonak

Txinako alkarteak modu berezian ospatu ebazan Gabonak. “Neska-mutikoek hileak egin dabez antzerki lan batzuk ikasten” egun berezi horreetan guztien aurrean erakusteko. Ana Tang eta Rossa Gou pozik dagoz egoera barri honengaitik. Ikasturte honetan Pablo Yu abadea daukie mezak eurekaz batera ospatzeko eta aurreko urteetan Iruñatik etorren abade baten pentsura egon behar izaten eben.

Bilboko Eleizbarrutian egon orduko Logroñoko Eleizbarrutian egoan lanean Pablo Yu. Bere zerbitzuak eskatu ziran Bilbotik eta laster. 

Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, Bizkaian 3.706 txinatar dagoz. Domeketako ospakizunetan 70 bat lagun batzen dira eta data berezietan, Gabonetan edo Pazkoetan taldean jente gehiago batzen da.

Ana Tang, Rossa Gou y Pablo Yu, ante una imagen de la virgen de Begoña