26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hotza kanpoan eta barru beroak Urkiolan
19.01.2023

Hotza kanpoan eta barru beroak Urkiolan

2023ko lehenengo edur malutak jausi dira Urkiolan gaur. San Antonio Abad egunez Peli Romarategui abade eta artisteari lurra emon jako goizean eta eguerdian meza santua ospatu da. Hotzak eta euriak ez dauz sinisdunak kikildu eta hurreratu dira santutegira. Ogien eta abereen bedeinkazinoa be egin da.

 

Egun berezia izan da Urkiolako familiarentzat. Peli Romarateguiri azken agurra emon jako. Altare aurrean jarri dabe bere zerraldoa eta bere alde egin da otoitz. Ondoren lurra emon deutsie. Jai giroa etorri da gero, 12etan mezea eta ostean, abereen bedeinkazinoa.

Peli Romarateguiren zerraldoa altare aurrean
Peli Romarateguiren zerraldoa altare aurrean
Lurra emoten
Lurra emoten

San Antonio Abaden jaia

2023ko lehenengo edurrak gaur heldu dira Urkiolara, San Antonio Abad egunez.

Antonio Medinabeitia, abadetxean bizi dan misiolari bakarra izan da Gaizka Egaña abadegaiagaz batera, bedeinkazinoaren ardurea hartu dauana. Txakurrak, katuak eta asto bat be egon dira zain euren jaubeen ondoan.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1615331939107409921?s=20&t=EiTdLvHMti6N7NJdly_tCw

Santutegira heldu dan lehenengoetakoa, Sestaoko emakume bat izan da. Bere txakurragaz joan da eta, txaleko eta guzti ondo babestuta egon bada be, dardarka egoan animalia. Jabearen esanetan, “fededuna naz. Lehenengo aldia da hona natorrena, ikastolan lanean egonda, ezin izan nebalako etorri. Erretiratu naz eta gure maskota bedeinkatzeko aukera aprobetxatu gura izan dot”.

Santutegian, aspaldiko beste ohitura bat be berreskuratu dabe gaur: ogien bedeinkazinoa. Gero, ospakizunaren amaieran, jenteari banatu deutsez eleizpean.

Ogien bedeinkazinoa Urkiolan
Ogien bedeinkazinoa Urkiolan

Laudato si´

Imanol Atxalandabaso izan da mezaburua. Laudato si´ euki dau ahotan. Ingurumena zaintzea guztion ardurea dala esan dau eta bakotxak haru behar dauele bere erantzukizun zatia honetan.

Abereen bedeinkazinoa