24-04-2024 Miércoles, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Kultura 5 Bizkaian San Antonio Abadi eskainitako 14 ermita dagoz
19.01.2023

Bizkaian San Antonio Abadi eskainitako 14 ermita dagoz

Gaur, San Antonio Abad eguna, Bizkaian, tenplo ugari da bere izenpeko: alde batetik, eleiza ugari eta, bestetik, ermitak lurraldeko 14 herritan.

Urtarrileko Alkarren Barri aldizkarian San Antonio eta San Sebastiani (urtarrilak 20) eskainitako ermiten mapea aurkitu daiteke.

Lurralde osoan

Karrantza, Etxebarri, Galdakao, Errigoitia, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Ispaster, Berriatua, Muxika, Amorebieta-Etxano, Berriz, Otxandio, Igorre eta Arrankudiaga dira gaur San Antonio gogoan eukiko dabenak. Bai behintzat herriko nagusienak.

Bizimodu apala

San Antoniok bere ondare guztiak banatu ebazan pobreen artean.

San Sebastian

Bariku honetan, urtarrilak 20, Eleizeak izurritearen eta erlijioaren kontrakoen aurrean otoitz egiten jakon santua gogoratuko dau.

Bizkaian San Sebastiani eskainitako 10 ermita dagoz: Karrantza (Ahedoko San Sebastian), Artzentales, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Lemoa, Dima, Orozko, Güeñes eta Balmaseda.

Santu hau aspalditik gurtzen da. Artelanetan be sarri agertzen da.

San Sebastianen irudikapenik zaharrena, martiriaren tormentua irudikatzen dauan buztin egosizko behe-erliebea da. Santuaren irudirik zaharrenetakoa, VII. gizaldiko mosaikoa da eta San Pedron dago, Erromako Vincolin.

Erdi Arotik aurrera ugaltzen dira santuaren irudikapenak; gazte agertzen da, eskultura greko-erromatarrean lez, Apolo erara irudikatuta.

San Antonio Abad eta San Sebastiani eskainitako ermitak