Barriak
Etiquetado como: Umeak
Gotzainaren lehenengo batzarra lurraldeetako ekipo ministerialakaz
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak hasiera emon deutse gaur ekipo ministerialakaz eta pertsona esanguratsuakaz egingo dituan batzarrei. Pastoral Barrutietako (PB) egoeraren barri jasotea eta EEEa nork bere egin eta garatzeko irakurketaren nondik norakoak ezagutzeko dira batzarrok.
Gaur, Otxarkoagan, poesia-errezitaldia "Garizuma-aldirako"
Gaur arratsaldez, 'BESTE BERBA BATZUK' Garizuma-aldirako poesia- eta musika-errezitaldia ospatuko da Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak eleizan, 19:30etan. Jose Serna Andres teologoak idatzita dago eta Carlos Gil teologoak aurkeztuko dau.
Eleizbarrutiko Misinoen deia "bide barrietara" lotzeko
Aurton, martxoaren 19ean, San Jose egunez, "Bide barriak / Muevos caminos" goiburuaren haritik ospatuko dan Misinoen kanpaina, desbardina izango da, ez da-eta jaieguna. Feli Martinek, egun honen inguruan idatzi dauan gutunean, eskaria egin dau: datorren domekan, martxoak 17, martitzenez, martxoak 19, Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala gogoratu daitela. Kanpainaren inguruko barriak (lagungarri eta jarduerak): hemen.
"Jesusen agerpen publikoa hildakoen aldarrikapen da, batez be ezezagun eta ahaztutakoena"
Atzo, Bilboko gotzainak Bilboko Aste Santuko pregoia emon eban, Kofradiek On Joseba Segura aukeratu eben "Bilbon jaiotako lehenengo gotzaina dalako eta euren agerpena eta barruko barrikuntza sustatu daualako". Kofradia gehienak fededunen alkarte pribatuak ziran eta gotzainak bultzada emon deutse fededunen alkarte publiko bihurtu daitezan, "euren jarduera publikoa" da-eta. Amaia Arregi jarduneko alkartea bertan zala ospatu zan ekitaldiari Luis Alberto Loyo katedraleko deanak egin eutsan sarrera. Ondoren, Luis Olaortua Penitentziazko Kofradien presidenteak aurkeztu eban gotzaina eta honek …
Bikarioen jardunaldiak Valladoliden
Martxoaren 12tik 14ra ospatzen dihardue Valladoliden Gotzain Bikarioen Jardunaldiak, Fede-zabalkunde, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeak antolatuta eta «Alkartasuna eta fede-zabalkundea Eleizbarrutian. Misino-pastoraltzaren alde». Kerman Lopez bikario nagusiak eta Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioak eta Miguel Vera II. bikaritzako lurralde bikarioak osatzen dabe Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaritza. Kerman Lopezek Bilboko Eleizbarrutian pastoral erantzukizunak dabezan laikoei eskaintzen jaken akonpainamenduaren inguruan jardungo dau bihar ospatuko dan esperientzien …
Bilboko 'Focolar' mobimentuak 80 urte bete ditu
On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da bihar -eguena-, arratsaldeko zazpietan, Begoñako basilikan 'Focolar' mobimentu laikoaren 80. urteurrena dala-eta ospatuko dan Eukaristian.
"Miserere" kontzertua Begoñan, Caritas Bizkaia erakundearen alde
Orain dala 20 urtetik hasita, Begoñako kofradiak eleiz musikako kontzertua antolatzen dau Garizuma-aldiko bariku baten Begoñako basilikan. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa da, ohitura bihurtu da eta Aste Santuaren atarian ospatzen dana. Datorren barikuz, martxoak 15, izango da 20:00etan (sarrera doan). Ongintzazko kontzertua da eta Begoñako kokfradiaren egintza sozial eta kulturalak ordaintzeko egiten da. Sarreran banatuko diran kartazaletan sartu daiteke dirua edo 9 lerroaren bidez kontu-zenbaki honetan: Laboral Kutxa 3035 0176 28 1760009557. Caritas Bizkaia erakundearen esku …
Misinoen inguruko kafe-solasaldia eta berbaldia, Bilbon
Bihar -martxoak 13, eguaztena- kafe-solasaldia ospatuko da 17:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao). Bertan izango dira, bere misino-egitekoari Eleizbarrutian jarraipena emoteko itzuli barri dan Paulino Ordax misiolaria eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla. Honen ostean, 18:30etan, Espainian Afrikako misiolarien ordezkari probintzial dan Manu Osa Aita Zuriak berbaldia eskainiko dau.
Paulino Ordaxek bere misino-esperientzia aurkeztuko dau Gernikan
Martxoaren 19an, San Jose egunez, burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina dala-eta, Misinoetarako Gernikaldeko taldeak ekitaldia antolatu dau eta bertan parte hartzera deitu. 2009tik hasita Ekuadorren misiolari izan dan eta orain dala hilabete eskas Eleizbarrutiko pastoralgintzan aritzeko bueltatu dan Paulino Ordaxek berbaldia eskainiko dau Gernikano Andra Mari parrokiako lokaletan, 19:30etan.