27-03-2025 Jueves, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 6 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
07.03.2025

«Martxoak8Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -barikua- Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da 8 arlotan konprometitutako 8 emakumeri autorpena egingo jaken ekitaldian.

07.03.2025

Autorpen instituzionala 8 emakumeri Eleizaren aldeko konpromisoagaitik

Gaur -martxoak 7, barikua- Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunez, Bilboko eleizbarrutiak "martxoak8mujeres" ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Autton, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezia izango da. Hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, historian zehar, alkarteetako emakumeek izan daben konpromisoa eskertuko da. On Joseba Segura

06.03.2025

Eleiz Probintziako gotzainen batzarra Bilbon

Burgoseko Eleiz Probintziako -hementxe dago Bilboko eleizbarrutia- gotzainak batzartu dira gaur goizean. On Mario Izeta artzapezpiku metropolitano eta Bilboko aurreko gotzaina buru dala ospatutako batzarrean izan dira On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina, On Mikel Garciandia Palentziako gotzaina, On Abilio Martinez Osma-Soriako gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko …

06.03.2025

Victor Zubizarretaren 'Meza kantatua Santa Zeziliaren omenez', zapatuan, Begoñan

Datorren zapatuz, martxoak 8, Jartoki abesbatzak Victor Zubizarreta organista eta musikagileak idatzitako meza interpretatuko dabe (3 eta 4 ahotsetara) 11:00etan, Begoñako Andra Mari basilikan. Zubizarreta basilikako organista izan zan 1936 eta 1969 bitartean.

06.03.2025

Autorpena Matilla misiolariari "Martxoak8mujeres" ekitaldian

Ekuadorren irakasle eta misiolari dan Isa Matillak "Martxoan8mujeres" autorpena jasoko dau lurraldeko misinoetan heziketaren arloan munduaren aldaketari egindako ekarpenagaitik. Matilla ez da ekitaldian izango, Ekuadorren dago-eta, baina gogoan izango dabe Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian bihar -barikua- 12:30etaik aurrera egingo dan ospakizunean.

05.03.2025

Hauts-eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik

Gaur, Hauts-eguna, arratsaldeko zazpietan hasiko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan eta Garizumari hasiera emongo deutsan Eukaristia. Eleizkizuna, zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

05.03.2025

Heziketaren arloan konprometitutako Loli Asuak "Martxoak8mujeres" autorpena jasoko dau

Loli Asuak jasoko dau, besteak beste, "Martxoak8mujeres" autorpena barikus ospatuo dan ekitaldian. Berezitasun lez, berak aurton, eleizbarrutiak beste urte beteten dituala esan geinke, hau da, 75 urte. Loli Asua Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Eleizbarrutiko Patoral kontseiluko kide eta Fede eta Justizia komunitateari lotutako emakumeak heziketaren arloan …

05.03.2025

Misino-esperientzien mahaia: "Hemen gauza asko segurutzat joten dogu"

Aitor Esteban, Judith Pereda, Alberto Minguez, Esti Duran eta Consuelo Pillajok Barrian ospatu zan misino-esperientzien mahaian parte hartu eben atzo, Euskal eleizbarrutietako misinoen kanpainaren barruan. Gaur egun Bilbon dagoan Txarli Azkona misiolari kaputxinoak be emon eban bere lekukotasuna. Mertxe Agirre Misinoetarako ordezkaritzako kideak ondo etorria egin eutsen …

05.03.2025

Barikuz, "bizikidetzaren" aldeko erlejinoarteko topaketa, Bilbon

Bihar, martxoak 7, "Alkarregaz bizikidetzaren alde" topaketa egingo da BIlbon 18:00etatik 21:00etara eta kristauak eta musulmanak alkartuko dira.Ramadan eta Garizuma aldi honetan, Itaka-eskolapioek, Onda Euskadik, Fiascok, Ellacuria Fundazinoak eta Bilboko eleizbarrutiak erlejinoarteko proposamena eskaintzen dabe: "Sakonetik bat egitera".

05.03.2025

Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainagaz Herri Irratian

Gaur, Hauts-eguna, Garizumari hasiera emongo jakon egunez, Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek idatzi daben "Eraman oneko erkatzea. 
Elizaren eta munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkia aurkeztuko jake eleiztarrei. Aldi esanguratsu honetarako gogoeta idatzi dabe gotzainek eta On Joseba Segurak lehenengo aldiz …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1748 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.03.2025

«Martxoak8Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -barikua- Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da 8 arlotan konprometitutako 8 emakumeri autorpena egingo jaken ekitaldian.

07.03.2025

Autorpen instituzionala 8 emakumeri Eleizaren aldeko konpromisoagaitik

Gaur -martxoak 7, barikua- Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunez, Bilboko eleizbarrutiak "martxoak8mujeres" ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Autton, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezia izango da. Hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, historian zehar, alkarteetako emakumeek izan daben konpromisoa eskertuko da. On Joseba Segura gotzaina izango da buru 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto natusian ospatuko dan eta web honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldia.

06.03.2025

Eleiz Probintziako gotzainen batzarra Bilbon

Burgoseko Eleiz Probintziako -hementxe dago Bilboko eleizbarrutia- gotzainak batzartu dira gaur goizean. On Mario Izeta artzapezpiku metropolitano eta Bilboko aurreko gotzaina buru dala ospatutako batzarrean izan dira On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina, On Mikel Garciandia Palentziako gotzaina, On Abilio Martinez Osma-Soriako gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. 

06.03.2025

Victor Zubizarretaren 'Meza kantatua Santa Zeziliaren omenez', zapatuan, Begoñan

Datorren zapatuz, martxoak 8, Jartoki abesbatzak Victor Zubizarreta organista eta musikagileak idatzitako meza interpretatuko dabe (3 eta 4 ahotsetara) 11:00etan, Begoñako Andra Mari basilikan. Zubizarreta basilikako organista izan zan 1936 eta 1969 bitartean.

06.03.2025

Autorpena Matilla misiolariari "Martxoak8mujeres" ekitaldian

Ekuadorren irakasle eta misiolari dan Isa Matillak "Martxoan8mujeres" autorpena jasoko dau lurraldeko misinoetan heziketaren arloan munduaren aldaketari egindako ekarpenagaitik. Matilla ez da ekitaldian izango, Ekuadorren dago-eta, baina gogoan izango dabe Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian bihar -barikua- 12:30etaik aurrera egingo dan ospakizunean.

05.03.2025

Hauts-eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik

Gaur, Hauts-eguna, arratsaldeko zazpietan hasiko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan eta Garizumari hasiera emongo deutsan Eukaristia. Eleizkizuna, zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

05.03.2025

Heziketaren arloan konprometitutako Loli Asuak "Martxoak8mujeres" autorpena jasoko dau

Loli Asuak jasoko dau, besteak beste, "Martxoak8mujeres" autorpena barikus ospatuo dan ekitaldian. Berezitasun lez, berak aurton, eleizbarrutiak beste urte beteten dituala esan geinke, hau da, 75 urte. Loli Asua Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Eleizbarrutiko Patoral kontseiluko kide eta Fede eta Justizia komunitateari lotutako emakumeak heziketaren arloan konprometitutako emakumeak ordezkatuko ditu. 

05.03.2025

Misino-esperientzien mahaia: "Hemen gauza asko segurutzat joten dogu"

Aitor Esteban, Judith Pereda, Alberto Minguez, Esti Duran eta Consuelo Pillajok Barrian ospatu zan misino-esperientzien mahaian parte hartu eben atzo, Euskal eleizbarrutietako misinoen kanpainaren barruan. Gaur egun Bilbon dagoan Txarli Azkona misiolari kaputxinoak be emon eban bere lekukotasuna. Mertxe Agirre Misinoetarako ordezkaritzako kideak ondo etorria egin eutsen bertaratutakoei eta Manuel Heredia eleizbarrutiko ordezkari barria, saioa sustatzeaz arduratu zana, aurkeztu eban.

05.03.2025

Barikuz, "bizikidetzaren" aldeko erlejinoarteko topaketa, Bilbon

Bihar, martxoak 7, "Alkarregaz bizikidetzaren alde" topaketa egingo da BIlbon 18:00etatik 21:00etara eta kristauak eta musulmanak alkartuko dira.Ramadan eta Garizuma aldi honetan, Itaka-eskolapioek, Onda Euskadik, Fiascok, Ellacuria Fundazinoak eta Bilboko eleizbarrutiak erlejinoarteko proposamena eskaintzen dabe: "Sakonetik bat egitera".

05.03.2025

Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainagaz Herri Irratian

Gaur, Hauts-eguna, Garizumari hasiera emongo jakon egunez, Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek idatzi daben "Eraman oneko erkatzea. 
Elizaren eta munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkia aurkeztuko jake eleiztarrei. Aldi esanguratsu honetarako gogoeta idatzi dabe gotzainek eta On Joseba Segurak lehenengo aldiz sinatu dau baterako pastoral idazkia Bilboko gotzain lez. Koldo Campo kazetariak alkarrizketa egingo deutso 'Egun on, Bizkaia' irratsaioan, 8:30etan. Zuzenean jarraitu daiteke irratiaren youtube kanalaren eta web honen …

Emaitzak orrialdeka