Salmoen tradizinoa eguneratu egiten dauan Jose Serna Andresen idatziak izango dira errezitaldian entzungo diranak.
Txemi del Olmo, Loren Simon, Manu Molina eta Carmen Martinez arduratuko dira olerki- eta deklamazino-arloaz, eta Isabel Bravo, Fernando Bravo eta Virginia Cortesek osotzen daben Trio Latrup taldearena izango da musika-akonpainamendua.






