17-11-2025 Lunes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 6 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
02.06.2025

Berbaldia Bilbon: "Gaixoak misiolari"

"Gaixoak misiolari, misinoari eskainitako bizi-ereua" goiburuaren haritik ospatuko dan saioa gidatuko dau bihar -ekainak 3, martitzena), Carmen Paniagua Gaixo Misiolarien Madrileko artxidiozesiko Batasuneko arduradunak. Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:00etan.

30.05.2025

Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde

Antolatzaileek dei egin dabe bihar eskolapioen ikastetxean 10.00etatik 13:00era ospatuko dan ekitaldira joateko. Euren esanetan, une egokia da "gure kristau tradizinoaren" historian beti agertu izan diran "bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa" eguneratzeko. Era berean, ezinbestekotzat joten dabe herritarren mobilizazinoa gaur egun guztiz hedatuta dagoan …

29.05.2025

Zapatuz, Getxon ospatuko da Gizarte Jubileua

Frantzisko Aita Santuak 2025erako deitutako Jubileua ospatzen dihardu Eleizak. Gure eleizbarrutian,joan dan urteko abenduaren 29an emon jakon hasiera Jubileuari,  Bilboko Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ebazan prozesinoagaz eta Santiago katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Eta harrezkero Gizarte Jubileua ospatzen ari gara bikaritzaz bikaritza, honeetako askotariko …

26.05.2025

Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?

Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, …

26.05.2025

Elguero auzoko eleizaren urteurrena

Joan dan zapatuz, maiatzak 24, Elguero auzoko Begoñako Andra Mari kaperaren 75. urteurrena gogoratu zan eguerdiko 12:00etan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta alkarteko abadeek alkar-meza emoten ebela ospatu zan Eukaristiagaz. 

21.05.2025

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Barakaldon

"Oroitu, bizi, amets egin" erakusketak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteko historiako gertaera gogoangarriak jasoten ditu. Maiatzaren amaierara arte egongo da ikusgai Barakaldoko San Bizente  Martiria parrokian, ordutegi honetan: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 19:30etara. Zapatuz, BECen "Eleizea plazara" azokan izan zan erakusketak bederatzi panelen bidez egiten dau …

19.05.2025

"Eleiza plazara" azoka, argazkitan

Zapatuz, "Eleizea plazara" eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu zan Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan. Hiru mila lagunetik gora batu zan bertan eta askotariko jardueretan parte hartzeko aukera izan eben nagusi zein txikiek eta giro ederra sortu zan egunean zehar. Egunaren inguruan gehiago jakiteko: hemen. "Eleizea …
15.05.2025

"Gaixotasunean, itxaropena", berbaldia Gaixoaren Pazkoa dala-eta

Maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan Osasun Pastoraltzarako sailetik dei egin dabe astelehenerako -maiatzak 19- antolatu daben berbaldian parte hartzera. Barria eraikineko areto nagusian izango da, 17:00etan eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko …

14.05.2025

Julio Gomezen berbaldia: "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa"

Santurtziko San Juan de Dios ospitalean zainketa aringarrien arloan aditu zan Julio Gomez medikuak berbaldia eskainiko dau bihar -maiatzak 15, eguena- arratsaldeko seietan, agustindarren Lekeitioko komentuan. "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa" goiburuaren haritik jardungo dau Lekeitioko Andra Mari parrokiak, Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen laguntzagaz, …

13.05.2025

Harrera eta akonpainamendurako gida: “Ezkontzaren deuseztasunerako prozesu kanonikorantz”

Eleiz Auzitegiak, Lagungok eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak “ezkontzaren deuseztasunerako prozesu kanonikorantz” harrera eta akonpainamendurako gida aurkeztu gura deutsuegu.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 361 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.06.2025

Berbaldia Bilbon: "Gaixoak misiolari"

"Gaixoak misiolari, misinoari eskainitako bizi-ereua" goiburuaren haritik ospatuko dan saioa gidatuko dau bihar -ekainak 3, martitzena), Carmen Paniagua Gaixo Misiolarien Madrileko artxidiozesiko Batasuneko arduradunak. Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:00etan.

30.05.2025

Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde

Antolatzaileek dei egin dabe bihar eskolapioen ikastetxean 10.00etatik 13:00era ospatuko dan ekitaldira joateko. Euren esanetan, une egokia da "gure kristau tradizinoaren" historian beti agertu izan diran "bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa" eguneratzeko. Era berean, ezinbestekotzat joten dabe herritarren mobilizazinoa gaur egun guztiz hedatuta dagoan gerraren aldeko joera geldiarazoteko. Luis Mari Vega bake eta adiskidetzerako Bilboko eleizbarrutiko arduradunak ekitaldian parte hartzeko deialdia egin dau Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan.

29.05.2025

Zapatuz, Getxon ospatuko da Gizarte Jubileua

Frantzisko Aita Santuak 2025erako deitutako Jubileua ospatzen dihardu Eleizak. Gure eleizbarrutian,joan dan urteko abenduaren 29an emon jakon hasiera Jubileuari,  Bilboko Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ebazan prozesinoagaz eta Santiago katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Eta harrezkero Gizarte Jubileua ospatzen ari gara bikaritzaz bikaritza, honeetako askotariko errealitateak ezagutzeko. Martxoan izan zan lehenengo ekitaldia, I. bikaritzan, hain zuzen be Barakaldon, Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan gizarte jantokiaren aurkezpenagaz. Apirilean, IV. bikaritzan ospatu zan Gizarte …

26.05.2025

Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?

Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek hainbat lekutan egingo diran askotariko lan-kanpamentuetan parte hartzea sustatzen dau.

26.05.2025

Elguero auzoko eleizaren urteurrena

Joan dan zapatuz, maiatzak 24, Elguero auzoko Begoñako Andra Mari kaperaren 75. urteurrena gogoratu zan eguerdiko 12:00etan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta alkarteko abadeek alkar-meza emoten ebela ospatu zan Eukaristiagaz. 

21.05.2025

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Barakaldon

"Oroitu, bizi, amets egin" erakusketak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteko historiako gertaera gogoangarriak jasoten ditu. Maiatzaren amaierara arte egongo da ikusgai Barakaldoko San Bizente  Martiria parrokian, ordutegi honetan: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 19:30etara. Zapatuz, BECen "Eleizea plazara" azokan izan zan erakusketak bederatzi panelen bidez egiten dau 75urteotako historiaren errepasoa. Hamargarren panel bat be badau, zuria, "Etorkizunari begira" izenguruagaz, gura dauanak bere ametsak idatzi daizan. Ekainaren 1ean, erakusketa Barakaldotik Bermeora eroango dabe, …

19.05.2025

"Eleiza plazara" azoka, argazkitan

Zapatuz, "Eleizea plazara" eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatu zan Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan. Hiru mila lagunetik gora batu zan bertan eta askotariko jardueretan parte hartzeko aukera izan eben nagusi zein txikiek eta giro ederra sortu zan egunean zehar. Egunaren inguruan gehiago jakiteko: hemen. "Eleizea plazara" ekitaldiko argazkiak: hemen. (Alberto Sanzek egindako eta oparitutako argazkiak. Parte hartu eban zenbait norbanako eta erakundek bialdutako batzuk be gehitu doguz).
15.05.2025

"Gaixotasunean, itxaropena", berbaldia Gaixoaren Pazkoa dala-eta

Maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan Osasun Pastoraltzarako sailetik dei egin dabe astelehenerako -maiatzak 19- antolatu daben berbaldian parte hartzera. Barria eraikineko areto nagusian izango da, 17:00etan eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "gaixotasunean, itxaropena" gaiaren inguruan jardungo daualarik. Biharamunean, martxoak 20, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, 17:30etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Web honetatik …

14.05.2025

Julio Gomezen berbaldia: "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa"

Santurtziko San Juan de Dios ospitalean zainketa aringarrien arloan aditu zan Julio Gomez medikuak berbaldia eskainiko dau bihar -maiatzak 15, eguena- arratsaldeko seietan, agustindarren Lekeitioko komentuan. "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa" goiburuaren haritik jardungo dau Lekeitioko Andra Mari parrokiak, Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen laguntzagaz, maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, ospatuko dan Gaixoaren Pazkoaren inguruan.

13.05.2025

Harrera eta akonpainamendurako gida: “Ezkontzaren deuseztasunerako prozesu kanonikorantz”

Eleiz Auzitegiak, Lagungok eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak “ezkontzaren deuseztasunerako prozesu kanonikorantz” harrera eta akonpainamendurako gida aurkeztu gura deutsuegu.

Emaitzak orrialdeka