Barriak
Etiquetado como: Jornada por la VIda
Lekukotasunak On Joan Maria Uriarte gotzainaren heriotza dala-eta
Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzak makina batengan erasan dau eta askok esan dau zerbait gotzainari buruz. Komunikabide nagusietan ez ezik, gizarte sareetan be jaso izan dira On Joan Maria Uriarteren inguruko erantzun eta lekukotasunak. Batzuk jasoko doguz hemen. On Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazo ebanez, Eleizari eta gizarteari ondare handia itzi deutsan gizona izan da.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Joan Maria Uriarte: bizitza bete-betea"
Joseba Segurak, Donostiako gotzain erretiratuaren heriotza dala-eta Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailari eskainitako alkarrizketan, "bere aita espiritualak" itzi dauan ondarea nabarmendu dau. On Joan Maria Uriarte gotzainaren hil-kapera zabalik egongo da bihar arratsaldeko bostetatik asteleheneko hiru ta erdiak arte, Begoñako Gogarte Etxean. Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan hileta-eleizkizuna, Begoñan izango da, astelehenez, arratsaldeko bostetan.
On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da
On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua Bilbon hil da 90 urte ebezala. Iktusa jasan ondoren, joan dan domekaz ingresatu eben Basurtuko Zainketa Intentsiboetako Unitatean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak, hildakoaren senideak, tartean, Andoni Gerrikaetxebarria Bilboko Eleizbarrutik bikario nagusi ohia, ondoan ebazala, gaixoen oliadura emon eutsan. Bere osasunak okerrera egin dau egunotan eta, azkenean, zapatu arratsaldeko ordu bietan hil egin da, “bizia maitatuz”, eta zelanbaiteko “errespetuz, baina bildur barik”. Bere 90. Urtebetetzea ospatzean adierazo ebanez, …
Bilboko gotzainak gogoan izan dau Uriarte gotzaina Bake Topaketan
Goizean Ziortzan ospatu dan "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak gogoan izan dau joan dan domekan iktusa jasan ondoren Basurtuko ospitalean egoera larrian dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.
"Bide barriak" Sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik
Bisitan da gure Eleizbarrutiak Guayaquileko (Ekuador) ipar-mendebaldean dagoan Monte Sinain misiolari dan Juan Mari Bautista Eleizbarrutiko abadea. San Jose egunaren inguruko misiolari-kanpainan lekukotasuna emonez parte hartuko dauan Juan Mari On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariagaz batzartu zan atzo -barikua.
Martxoaren 8an, 8 emakumeren konpromisoaren autorpenaren VI. ekitaldia
Datorren martxoaren 8an, Bilboko Eleizbarrutiak VI. urtez jarraiaz egingo deutse autorpena 8 emakumeri Bizkaiko Eleizaren aldeko konpromisoagaitik. Oraingoan, euren eguneroko lan eta zerbitzuan, abegia eta inklusibitatea sustatzen daben emakumeak autortu gura dira. Espainiako Gotzain Batzarraren Osoko Bilkuran izango dan gotzainaren ordez, Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru ekitaldian. Mari Puy Inzunzak (Mañaria), Maite Fernandez de Agirrek (Sodupe), Nekane Landaribarrek (Ondarroa), Susana Mallok (Jesusen Mirabea, Bilbao), Aintzane Monteverdek (Algorta), Nely Ramonek (Bilbao), Lucia …
1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde
Bihar, Garizumako lehenengo zapatuz, 'Bake Topaketa' Bake eta Adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko topaketaren X. ekitaldia ospatuko da. 250 lagun inguruk emon dau izena 9:45etan Bolibarko parrokiako eleizpean. Handik oinez egingo da ibilbidea zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau bakearen aldeko ekitaldian eta gogoan izango dabe iktusa jasanda ospitalean dan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.
Garizuma-aldiko barikuetan, Kurutze-bidea Bilboko San Bizente parrokian
Gaur hasi eta Aste Santua amaitu arte, Nekaldiaren kofradiak Kurutze-bidea egingo dau Bilboko San Bizente Martiria parrokian, Garizuma-aldiko bariku guztietan, 18:30etan (18:00etako mezaren ostean).
Errekarteko 150 neska-mutiko inguruk hasiera emon deutse Garizuma-aldiari
Atzo, Hausterre Eguna, hasiera emon jakon Garizuma-aldiari eta hainbat eleizkizun ospatu zan Eleizbarruti osoan. Gotzaina buru izan zan web honen bidez zuzenean emon zan eleizkizunean: hemen. Beste hainbat lekutako argazkiak be jaso doguz, esate baterako, Gurutzetan batu ziran Zorrotza, Retuerto eta Gurutzetako katekesiko taldeenak. 150 ume baino gehiago batu zan euren aita, ama, aitite eta amonakaz... PBtik azaldu dabenez, "Garizuma-aldiari hasiera emon eutsen aurrera egiteko, play egiteko, jakinaren gainean eta geldiarazoten gaituen, stopean izten gaituen gauzak aldatzeko nahiagaz".