Barriak
Etiquetado como: Biziaren aldeko Eguna
"Biziari atxikita, itxaropena josten dogu", Biziaren aldeko Egunerako goiburua
Gaur, martxoak 25, Jaunaren Deikundearen Eguna, Eleizak Biziaren aldeko Eguna ospatzen dau. Familia eta Biziaren Babeserako Gotzain Azpibatzordean lagungarriak prestatu dabez egun honetarako: hemen.
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".
Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian.
BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta
Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.
Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan
HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz
Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"
Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.
Astekoak, asteko barri nagusiak
Eleizbarrutian astean zehar izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz
Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra comunidad latinoamericana. Ella, nuestra Virgen morena, nuestro modelo de fe, sigue siendo hoy firme guía hacia Jesús”. On Joseba Segura gotzaina be saioan izango da.
`Bilboko Korala gertutik´ jaialdia, hainbat eleizatan
Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak, Bizkaiko Eleizaren laguntzagaz, bultzatutako jaialdiaren hamargarren ekitaldian, uriko eleiza, parrokia eta kaperetan izango dira emonaldiak. Lehenengo kontzertua datorren domekaz, apirilak 26, izango da, 19:00etan, Mirarigilea eleizan (Zorrotza) eta Jesus Guridi Orkestra eta Aureliano Valle Orkestra izango dira protagonista.
Euskalerriko Eskautak mobimentuaren 60. urteurreneko ospakizunen hasiera
Orain dala hirurogei urte sortu zan Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB), hain zuzen be 1966an, eta gaur arratsaldez izango da Bilbon urteurren hori ospatzeko egingo dabezan ekitaldien artean lehenengoa. "La Perrera" (Sabino Arana, 50) zentroan jai handia egingo dabe eta bertan batuko dira Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko lehengo eta oraingo begirale eta arduradunak, besteak beste eskaut mobimentuaren denporaren lerroa ikusteko. Gainera, hirurogei urteotako istorioak kontatuko dabez, 'Veneno Inmortal' taldearen kontzertuaz gozatuko dabe eta alkarregaz kopau bat hartu.



