17-07-2024 Miércoles, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 69 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bakea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1252 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
14.09.2023

Izena emon dozu Markinan ospatuko dan kurtso hasierako jardueran?

2023-2024 pastoral kurtsoari hasiera emongo deutsan 'Goazen!' jarduera Markinan ospatuko da irailaren 30ean, zapatuz, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" goiburuaren haritik. Izena emoteko, esteka honetan sartu hilaren 20a baino lehen.

13.09.2023

Ikasturtearen hasiera EBI sareko ikastetxeetan

Egunotan, EBI sareko ikastetxeek heziketa-ardatz argiakaz ekin gura deutse ikasturte barriari, "besteak beste, adin txikikoaren babesean, nazioartekotzerako heziketa-ereduetan, digitalizatzean, emozinozko heziketaren garapenean eta Bilboko Gotzaitegiaren menpe diran ikastetxe eta ikastolei beren-beregi dagokien eleizbarrutiko nortasunean aurrera egiteko helburuagaz"

12.09.2023

Caritas Bizkaia Marokogaz

Joan dan barikuz, irailak 8, Marokon lurrikara itzela gertatu zan; 7 graduko magnitudea izan eban Richter eskalan eta epizentroa Marrakechen eban. Hainbat herri geratu da suntsituta, 2.800etik gora dira hildakoak eta milaka zauritutakoak. Zapatu goizean bertan, Caritasen eta Eleiza katolikoaren lekuko taldeak zoritxarraren ondorioak baloratzen hasi ziran. Caritas Rabatek be bat egingo dau larrialdi honen aurreko bat-bateko erantzunagaz. Caritas Bizkaia erakundeak Caritas Konfederazinoaren bidez bialduko dau laguntasuna honek hamarkadak daroaz-eta Caritas Marokori laguntzen etorkinen …

12.09.2023

Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra: agurrak eta kide barriak

Atzo ospatu zan Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra. Gotzaina buru dauan erakunde honek Eleizbarrutiaren gobernuan laguntzen dau. 2021ean martxan jarri zan talde honetan, aurpegi barria dago, hain zuzen be, 11 urtez Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari izan dan eta Eleizbarrutiko Idazkari Nagusi izendatu barri daben Carlos Bargosena. Beste alde batetik, bidezko azterketaren ostean, beste norbait sartuko da taldean, Marisa Arias ez da-eta bertan izango, mandatuz aldatu daualako. Lehenengo saioan, gainera, Nerea Begoña EBI sariko ikastetxeen arduradunak eta Dorleta Alberdi

11.09.2023

Eleizbarrutiko ordezkaritza Agirizainen Biltzarrean, Valentzian

Bihartik -irailaren 12a, martitzena- barikura arte -irailak 15- ospatuko da Valentzian Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkartearen XXXIII. Biltzarra. “Eleizaren artxiboak eta ondarea" goiburua aukeratu dabe biltzarraren aurtengo ekitaldirako eta egitarauan gure Eleizbarrutiko ordezkarien partaidetza aurreikusten da. 

10.09.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
09.09.2023

Parte hartu gura dozu Eleizbarrutiak antolatuta Lourdesera egingo dan erromesaldian?

Lourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak Eleizbarrutiko erromesaldia antolatu dau beste urte batez. Euren esanetan, "erromesaldia ez da Lourdesera egiten dan bidaia hutsa; otoitza eta hausnarketa eragingo dauan giroa eskaintzen dogu, santutegiak eskaintzen dituan jarduerakaz bat egiteaz batera". Erromesaldia, urriaren 13tik 15era egingo da. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 94 415 75 39 telefonora deitu.

08.09.2023

Jose Luis de la Fuente abadea hil da, "lagun ona eta gazteen ondoan egoten ekiana"

Atzo -eguena-, Jose Luis de la Fuente Alvarez Eleizbarrutiko abadea hil zan Areetan, 90 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, irailak 11, ospatuko da Areetako Mesedetako Ama parrokian, 19:00etan.

08.09.2023

Itsaspeko Ama Birjinaren tronuratzearen 60. urteurrena Gaztelugatxen

Datorren domekaz, irailak 10, Begoñako Ama Birjinaren Itsaspeko Tronuratzearen 60. urteurrena ospatuko da Gaztelugatxeko San Joanen. Domekan bertan, goizeko 11:00etan, hainbat itsasontzi abiatuko da Bermeoko portutik Gaztelugatxeko San Joaneraino eta eguerdiko 12:00etan Eukaristia ospatuko da monolitoan eta, ondoren, lore-eskaintza egingo dabe.

07.09.2023

Bihar, Sokorruko Ama Birjinaren eguna Pobeñan

Bihar -irailak 8, barikua- Sokorruko Ama Birjinaren erromeria ospatuko da Pobeñan. Ohitura handiko jaia da eta Bizkaiko leku askotako ehunka lagun batzen da ermitan, asko eta asko oinez joaten dalarik bertaraino. Ekitaldirik jentetsuenetakoa prozesinoa izango da, goizeko 11:30etan ermitan atara eta Bariko San Nikolas parrokiara iritsiko dana, bertan Meza Nagusia ospatzeko.