Barriak

Etiquetado como: Bakea

25.09.2025

Zornotzatik ozen berba eta otoitz eginez

Atzo -eguaztena-, baterako ekitaldia ospatu eben Zornotzako parrokiek eta Karmengo Ama ikastetxeak, "Giza eskubideen jubileua" goiburuaren harira. Une bitan egin zan: goizez, ikastetxeko ikasle eta irakasleek eta Andra Mari parrokiako hainbat legunek ozen berba egin eben Gazarako bakea eta justizia eskatuz. Arratsaldez, "Bizkaia isilik" bilkura egin zan.

06.05.2025

Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'bake eta ixaropenaren kitak' sustatu dabez

Gaur goizean Donostian izan dan agerraldi publikoan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'biziraupenerako kitaren' aurrean, 'bake eta itxaropenaren kitak' prestatzeko ekimena aurkeztu dabe. Nazinoartean bizi dan egoera asaldatuaren aurrean, ez dabe "ikusle huts izan gura" eta kristau alkarteei dei egin gura deutse etxe eta alkarteetan "nasaitasuna eta konfiantza …

24.04.2025

Bilboko gotzaina NBEak antolatutako mahai-inguruan, Gernikan

Nazino Batuetako Zibilizazinoen Itunak (UNAOC) eta Relgions for Peace erakundeak  baterako ekimena antolatu dabe gerraren aurkako gaitzespena zabaltzeko eta, aldi berean, bakezko mezua sustatzeko eta zuzenbide internazionalaganako begiramena eragiteko. Ekitaldia Gernikan aurkeztuko da bihar eta Gernikako bonbardaketaren urteurrena ospatuko dan egunera arte -apirilak 26, …

30.01.2025

Ekitaldia Barakaldon indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eskola-egunean

Josema Incierte Fede-zabalkunde eta Katekesirako Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak deituta eta Jose Alberto Guemes PBko moderatzailearen laguntzagaz, hainbat batzar egin dabe Barakaldon kristau nortasuneko ikastetxeetako pastoral arduradunakaz. Inciertek azaldu dauanez, ikastetxeen eta alkartearen artean lokarriak sortzea da helburua, "alkarri lagunduz eta alkarlanean …

04.06.2024

Jose Maria Guibert eta Galo Bilbaoren arteko solasaldia Deustun

Gaur arratsaldeko zazpietan hasiko dan ekitaldian aurkeztuko da Deustun Jose Maria Guiberten "La Caverna: Diarios del secuestro de un empresario vasco" liburua. Liburuan, Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak Jesus Guibert bere aitak 1983an jasan eban bahiketaren lekukotasuna emoten dau. Ospakizun-aretoan egingo dan ekitaldian, Deustuko Unibertsitatean eta Begoñako Andra …

15.02.2024

Zapatuz, Bake Topaketa Ziortzan

Datorren zapatuz, otsailak 17, Bake Topaketa bakearen aldeko Eleizbarrutiko topaketa ospatuko da, inguruko bikaritzek (IV-V) antolatutako hasierako ekitaldietan lez, Bolibarretik Ziortzaraino bidea oinez eginez. Aurton, kreazinoaren zaintza hartuko da oinarritzat eta ingurumenaren aurkako indarkeriak nabarmenduko dira. Hitzordua, Bolibarreko eleizaren inguruan da goizeko …

30.12.2023

Gotzainak Begoñako basilikan ospatuko dau urteko lehenengo meza

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da datorren astelehenez, urtarrilak 1, eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan urte barriko Eukaristian. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.

06.11.2023

Fabio Moreno umea gogoan izango dabe Erandio eta Astrabuduan

Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik dei egiten dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren inguruan antolatu daitezan ekitaldietan parte hartzeko. Aitatutako sailetik, bakarka, taldean edo alkartean egin daiteken otoitzerako proposamena aurkeztu dabe: aquí. Gainera, Erandioko Astrabuduako San …

27.02.2023

Ehun gazte baino gehiagok gozatu eban "Gazte Bake Topaketako" musikaz Bilborocken

'Bake Topaketa' bake eta adiskidetzearen aldeko ekitaldia nabarmendu da asteburu honetan askotariko ekitaldien gainetik. Aurton, barritasun lez, beren-beregi gazteei zuzendutako deialdia izan da, hain zuzen be, zapatu goizez BIlborock  aretoan ospatu zan kontzertua. Eleizbarrutiko hainbat arduradun hurreratu zan aretora, besteak beste, On Joseba Segura gotzaina, Kerman Lopez

21.02.2023

Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan ospatuko da Bake Topaketa

Bake eta Adiskidetzearen aldeko jardueraren -Bake Topaketa-  aurtengo ekitaldia era bitara ospatuko da. Alde batetik, datorren zapatuz, otsailak 25, beren-beregi gazteei (18 eta 30 urte bitartekoak) zuzendutako jarduera ospatuko da. Gazte Bake Topaketa, Gazteen Eleizbarrutiko Egunean txertatuko da. Bestetik, lurraldeetako alkarte helduarentzat, bikaritzaz bikaritz antolatu …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2617 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
03.08.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna

Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.

03.08.2026

Bermeon, XLI. Musika Astea

Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua. 

02.08.2026

Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa

Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.

01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

31.07.2026

San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2026

Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.

30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.

29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

Emaitzak orrialdeka