Barriak
Domekaz, Familiaren Eguna ospatuko da
Datorren domekaz, abenduak 31, eta "Familia, Barri Onaren eroale" goiburua ardaztzat hartuta, Eleizak Familia Santuaren Eguna ospatuko dau. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak prestatu ditu egun horretarako lagungarriak, besteak beste, Gabon-aldian familian otoitz egiteko liburuxka.
'Bizkaia isilik' ekimenak urtea aztertuko dau
Abenduko bilkura isilean, 2023ko azkenean, urteko gorabeherak aztertuko dabez, etorkin eta errefuxiatuei, "mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonei" dagokiezan giza eskubideen urraketen ingurukoak berrikusteko eta "Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzea" salatzeko.
Jose Luis Ciordia gizon lasai eta aldarte onekoa hil da
Joan dan eguenez, abenduak 21, Jose LUis Ciordia Etenaut Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko 18:00etan ospatuko da Ortuellako San Felix Cantalicio parrokian.
Kontzertua Zeanurin, ehun urtetik gorako organo zaharbarrituagaz
Bihar -abenduak 27, eguaztena- Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoaren inaugurazino ofiziala ospatuko da. Urtebete inguru egon da musika-hotsik atara barik, zaharbarritu egin dabelako. Abuztutik hasita, Karmele Angoitia parrokiako organistak jo dau organoa, baina bihar egingo da inaugurazino ofiziala Xabier Urtasun organistaren kontzertuagaz.
Bilboko gotzainak gatazkaz jositako lekuetako biktimak gogoratu ditu
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatu da eguerdian Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia Santiago katedralean. Zuzenean emon da web honetatik: Hemen. On Joseba Segurak homiliaren hasieran gogoratu dauanez, aurton Belenen bertan behera geratu dira Gabonetako ospakizunak. Bilboko gotzaina, Frantzisko Aita Santuaren eta A. Isaac Munther palestinar artzain luteranoa; …
Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia katedraletik, On Joseba Segura gotzaina buru dala
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean eguerdiko hamabietan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
2024ko azken 'Astekoak'
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Kontzertu solidarioak Iralako San Antonio koralaren eskutik
Abenduaren 26an beteko dira 25 urte Iralabarriko San Antonio koralak lehenengo kontzertua emon ebanetik eta hori ospatzeko Gabonetako emonaldia eskainiko dabe bihar -abenduak 23, zapatuz- TAU fundazinoaren alde (genero-indarkeriaren biktima diran emakumeen harrera-etxea), CIPEMegaz batera, Iralako frantziskotarren parrokian, 20:00etan.
Gotzainaren Gabonetako zorion-agurra
On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan grabatutako Gabonetako zorion-agurrean, gogoan ditu Lurralde Santuko eta munduko beste hainbat lekutako biktima errugabeak. Joan dan domekaz Bilboko San Bizente parrokiara Belengo Bakearen Argia jasotzera joan ziran gazte batzukaz batera, gotzainak Gabonetako zorion-agurra zabaldu dau, "egunotan guregana …
Domekaz, Familiaren Eguna ospatuko da
Datorren domekaz, abenduak 31, eta "Familia, Barri Onaren eroale" goiburua ardaztzat hartuta, Eleizak Familia Santuaren Eguna ospatuko dau. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak prestatu ditu egun horretarako lagungarriak, besteak beste, Gabon-aldian familian otoitz egiteko liburuxka.
'Bizkaia isilik' ekimenak urtea aztertuko dau
Abenduko bilkura isilean, 2023ko azkenean, urteko gorabeherak aztertuko dabez, etorkin eta errefuxiatuei, "mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonei" dagokiezan giza eskubideen urraketen ingurukoak berrikusteko eta "Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzea" salatzeko.
Jose Luis Ciordia gizon lasai eta aldarte onekoa hil da
Joan dan eguenez, abenduak 21, Jose LUis Ciordia Etenaut Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko 18:00etan ospatuko da Ortuellako San Felix Cantalicio parrokian.
Kontzertua Zeanurin, ehun urtetik gorako organo zaharbarrituagaz
Bihar -abenduak 27, eguaztena- Zeanuriko Andra Mari parrokiako organoaren inaugurazino ofiziala ospatuko da. Urtebete inguru egon da musika-hotsik atara barik, zaharbarritu egin dabelako. Abuztutik hasita, Karmele Angoitia parrokiako organistak jo dau organoa, baina bihar egingo da inaugurazino ofiziala Xabier Urtasun organistaren kontzertuagaz.
Bilboko gotzainak gatazkaz jositako lekuetako biktimak gogoratu ditu
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatu da eguerdian Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia Santiago katedralean. Zuzenean emon da web honetatik: Hemen. On Joseba Segurak homiliaren hasieran gogoratu dauanez, aurton Belenen bertan behera geratu dira Gabonetako ospakizunak. Bilboko gotzaina, Frantzisko Aita Santuaren eta A. Isaac Munther palestinar artzain luteranoa; A. Mitri Raheb palestinar teologo kristaua eta israeldarren aire-erasoan hildako Refaat Alareer palestinar olerkaria Eliza kristauetako abade eta artzainen berbez baliatu da berbaldia egiteko.
Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia katedraletik, On Joseba Segura gotzaina buru dala
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean eguerdiko hamabietan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
2024ko azken 'Astekoak'
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Kontzertu solidarioak Iralako San Antonio koralaren eskutik
Abenduaren 26an beteko dira 25 urte Iralabarriko San Antonio koralak lehenengo kontzertua emon ebanetik eta hori ospatzeko Gabonetako emonaldia eskainiko dabe bihar -abenduak 23, zapatuz- TAU fundazinoaren alde (genero-indarkeriaren biktima diran emakumeen harrera-etxea), CIPEMegaz batera, Iralako frantziskotarren parrokian, 20:00etan.
Gotzainaren Gabonetako zorion-agurra
On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan grabatutako Gabonetako zorion-agurrean, gogoan ditu Lurralde Santuko eta munduko beste hainbat lekutako biktima errugabeak. Joan dan domekaz Bilboko San Bizente parrokiara Belengo Bakearen Argia jasotzera joan ziran gazte batzukaz batera, gotzainak Gabonetako zorion-agurra zabaldu dau, "egunotan guregana helduko dan" Bakearen Argi horrek "gure artean argi egin" daiala eskatuz.