Barriak
Etiquetado como: Eleizbarruti artekoa
"Belengo Bakearen Argia" Bizkaian da
Heziketa-batzarrak, erretiroak eta Gabon-kantak
Ermuan, Abendualdi honetan, heziketa-batzarrak ospatu dira eta baita alkartearentzako erretiroa be. Astrabuduan, EKO-ACG mobimentuko umeek eta gazteek Gabon-kanten urteroko jaialdian parte hartu eben. Gernikan, katekesiko ume eta familiek eta Kosnoaga aisialdirako taldeak baterako ospakizunean parte hartu eben.
Ekitaldi solidarioak asteburuan
Alde Zaharra Pastoral Barrutiak (PB) jardunaldi solidarioa ospatu eban Bilboko San Anton eleizaren arkupeetan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) gazteek, euren aldetik, azoka solidarioa -datorren domekaz barriro egingo dabena- ospatu eben. Eta misinoetarako Tourseko San Martin parrokiako taldeak Kanseniako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) misinoaren aldeko azoka jarri dau martxan asteburuan.
Timothee Nkonde, "Association Amis de Mufunga" alkarteko presidentea, Sopelan eta Bilbon
Eleizbarrutian izango dan egunetan, Timothee Nkonde, Kongoko Errepublika Demokratikoko Association Amis de Mufunga alkarteko presidenteak hainbat batzar izango dau eta berbaldi bi be emongo ditu. Lehenengoa, gaur arratsaldez, Sopelako San Pedro Apostolua parrokian, 19:30etan eta bigarrena, bihar -abenduak 20, eguaztena-, ordu berean, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo Leku).
Eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gotzainak bat egingo dau bihar "Belengo Bakearen Argiari" harrera egiteko
Bihar -abenduak 17, domeka- Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko gazteek Belengo Bakearen Argia jasoko dabe Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian 19:00etan egingo dan ospakizunean. On Joseba Segura gotzaina izango da buru Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta Gazte Pastoraltzako hainbat talde batuko dituan ekitaldian.
Omenaldia Txomin Bereciartuari eta bere autobiografiaren aurkezpena
Atzo, Novia Salcedo Fundazinoaren egoitzan, omenaldia egin eutsen fundazinoaren sortzaile eta joan dan martxora arte, hau da hil zan arte presidente izan dan Txomin Bereciartua Eleizbarrutiko abadeari.
Gotzainak Eleizaren inguruko gaurkotasuna aztertuko dau astelehenez Bidebarrietan
Bilboko Udalak kudeatzen dauan eta Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian ospatuko dan Bidebarrieta Kulturgunea eremuan, "gaurkotasun-bilkurak" dalakoaren ekitaldi barria ospatuko da datorren astelehenez, abenduak 18, 19:00etan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da protagonista eta Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek gidatuko dabe saioa.
Asteburuan, Caritasen Gabonetako kanpaina
Cáritas Bizkaia erakundean nabarmentzen dabenez, "gure izaeraren oinarria, besteakazko hartu-emona da", eta geure burua ezin dogu izaki bakartu eta bereizitzat hartu. Cáritas Bizkaia erakundeak aldarrikatu dauanez, "Gabonetako kanpaina hau alkarregaz ospatzea, gure fedearen lekukotasuna emotea da eta gure begiradaren eta ekintzaren erdian pertsonen aldeko, batez be behartsuenen, txikienen eta munduaren logika pragmatiko eta indibidualistak babes barik izten dituanen aldeko maitasuna jartea". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen
Etorkinen lekukotasunak Zornotzan
Atzo -eguaztena-, "Etorkinak gure artean. Zelan bizi dira? Acogemos a los migrantes?" goiburuaren haritik, mahai-ingurua ospatu zan Zornotzako Zelaieta aretoan. Esther Crespo Fede-zabalkunde eta Katekesirako IV. eta Vi. bikaritzetako arduradunaren esanetan, VI. EEEak nabarmentzen dauan begirada hori gauzatu gura izan dabe, alkarte abegitsu eta barneratzaile izateari begira urrats bat emonez.