Barriak
Etiquetado como: San Anton
Kristau Eleizen baterako ospakizuna
Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea eta, hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 21, Eleizbarrutian egingo dan ekitaldi nagusia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, hain zuzen be, eleizkizun ekumenikoa. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru eta Eleiza Ortodoxoetako eta Erreformako Eleizako hainbat ordezkarik parte hartuko dau. Zuzenean eskainiko da web orrialde honen bidez.
Bizkaiko parrokiak, Eleizagaz konprometitutako pertsonak erakarri guran
Asteburuan, Bizkaiko 36 parrokiak ardurakidetasuna-harpidetzak egitarauagaz bat egingo dabe. Ekonomiarako Bilboko Eleizbarrutiko sailetik bultzatu eta Eleizaren sostengurako taldeak babestuta, bigarrenez ekin jako jardunbide honi. Lehenengoan, 13 parrokiek parte hartu eben eta esperientzia positibotzat jo da. "5 hilabete, 5 azpimarra" goiburuaren haritik, hilero banatuko dira orriok kanpainagaz bat egin daben parrokiatan.Agerkari honetan, Eleizbarrutiari eta lurralde bakotxari buruzko pastoral eta ekonomia mezuak aurkeztuko dira. Lagungarriok osotzeko, ikus-entzunezko materiala be eskainiko …
'Pertsona irekientzako' azoka
EBI sareko Eleizbarrutiko 17 ikastetxeetako mila ikasle inguruk parte hartu eban atzo 'EBI STEAM Azokaren' III. ekitaldian. Zientzia eta artea buztartzen dituan azoka honetan, Eleizbarrutiko ikastetxeetako adin desbardinetako ikasleek gaur egungo heziketan ezinbestekotzat joten diran STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak, ingeleseko siglen arabera) lotutako 50 egitasmo baino gehiago aurkeztu eben.
HOAC Bizkaiaren bost lehentasun 2023-25 biurtekorako
Atzo batzartu ziran Bilbon Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea mobimentuko erantzukizunak: Ordezkaritza, Kontseilaritza eta fede sustapena, Antolakuntza eta alkarte bizitza, Heziketa, Zabalkunde eta konpromisoa. 2023-2025 biurterako 5 lehentasunak zehaztu ebezan.
Sinodo-senari eta aitzindaritzari buruzko mintegiaren hasiera
Bihar -urtarrilaren 19a, barikua-, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Bikaritza Nagusiagaz batera, "sinodo-senari eta aintzindaritzari" buruzko mintegiari hasiera emongo deutso. Beste alde batetik, datorren astelehenez, urtarrilak 22, ETPIak antolatutako saioa ospatuko da 18:30etan Barrian (Plaza Barria, 4) eta Dietrich Sagertek "fede esperientziaren barri emon gaur" gaiaren inguruan jardungo dau.
Eleizbarrutiko ikastetxeen azoka teknologiko eta artistikoa
Jokin Bildarratz Hezkuntza-sailburuak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Saulo Nebreda Ortuellako alkateak inauguratuko dabe bihar -eguena, 10:00etan, EBI STEAM Azoka. Ortuellako San Felix ikastolan ospatuko dan jardueran, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko 1.000 ikasle inguruk parte hartuko dau.
Garizuma-aldirako lagungarri barriak
Datorren otsailaren 14an, Hausterre Egunez, Garizumari hasiera emogo jako eta aldi hori martxoaren 28an, Eguen Santuz, amaituko da. Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiak lagungarriak presatuko ditu Garizuma-aldirako gura daben guztiek euren errealitateetara moldatu eta erabili daiezan. Era berean, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenerako taldeak proposamena aurkeztu dau ondorengo jardunbidean oinarrituta: "Eukaristian eta gainerako ospakizunetan parte hartzeko bideak proposatu, ospakizunak esanguratsu eta eraginkor eginez". Mikel Zaratek idatzi eta Juanjo Elezkanok bere …
San Anton egunez, abere eta jakien bedeinkapena
Urtarrilaren 17an, San Anton Abataren egunez, ohikoa danez, bihar barriro egingo dan ohikunearen bidez, babesa eskatuko da abereentzat eta bedeinkatuko diran jakiak hartuko dabezanentzat. Vaskoniako Atlas Etnografikoan jasoten danez, kristautasunaren aurreko ohikunea da eta oraindik hainbat lurraldetan egiten da. Bizkaian, Urkiolako santutegian eta Bilboko San Anton eleizan eusten deutse ohitura honi. Abadiñoko portuan, San Antonio Padukoa eta San Antonio Abata dagozan lekuan, eguerdiko 12:00etan ospatuko da Eukaristia, Alex Alonso lurralde bikarioa buru dala. Eleizkizunean, gero kanpoan …
Egoitza bat baino gehiago dan Aspaldikok 25 urte bete ditu
Atzo, Portugaleten dagoan gerontologia-zerbitzuak eskaintzen dituan Aspaldiko "etxe handiaren" 25. urteurrena ospatu zan. Gogo-gogoko ekitaldia izan zan eta makina bat lagun batu eban: bertan bizi diranak, langileak, zuzendaritza-taldekoak eta errektoria, senideak eta politika eta eleiz arloko ordezkariak, besteak beste, Elixabete Etxanobe diputatu nagusia, Mikel Torres Portugaleteko alkatea eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. Manuel Merino fundazinoko presidenteak adierazo ebanez, BBKarena dan eraikina ibaiertzeko punturik altuenean dago, "ez goitik begiratzeko, behetik pertsona …
Jesus Mª Llona "apal eta baztertuakaz oso sentibera zan" gizona hil da
Domekan hil zan Bilbon Jesus Mª Llona Urquijo eleizbarrutiko abadea, 91 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Lemoako Andra Mari parrokian, 18:00etan.Bere aldeko olata-meza, urtarrilaren 21ean, domekaz, ospatuko da 13:00ean, Etxebarrin.