06-07-2024 Sábado, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 74 )
 

Barriak

Etiquetado como: San Anton

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1250 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
18.07.2023

Kirola Basauriko kartzelan, BAM Irakasle Eskolako ikasleakaz

Saio baten heziketa jaso ondoren, BAM Irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko (gorputz-hezkuntza aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek (6 neska eta 3 mutil), Basauriko kartzelako patioa sustatu eben joan dan asteko hainbat arratsaldez. Berrogeta hamar preso inguruk hainbat kirol -voley, boloak...- praktikatu eben. Esperientzia burutu eta ebaluatuta, ikasleek Bidesarigaz  alkarlanean jarraitu gura dabe, kartzelan gorputz-kirol jarduerak sustatuz. 

17.07.2023

Gotzainak Kongoko EDko kobalto-meatzetan umeek jasaten daben esplotazinoa salatu dau

On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko EDa bisitatu eban ekainaren amaieran. Hamabi egunez, herrialde zabal honen -afrikar kontinenteko bigarren herrialderik handiena- zati bat bisitatu eban Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun ebala. Euskal Eleizbarrutietako misiolariek hainbat hamarkadatan lagundu eta makina bat egitasmo martxan jarri izan dabe bisitatu ebezan lurraldeetan. Baliabide natural asko daben lurrak dira, baina nazinoarteko interesen mende dagoz, bertako jentea premina larrian bizi dalarik.  

17.07.2023

Kontzertuak Barakaldoko eleizetan Karmeneko Amaren omenez

Bizkaiko hainbat herritan ospatzen dihardue jaiak euren zaindaria dan Karmeneko Amaren eguna dala-eta. Atzo izan zan egun nagusia eta askotariko ekitaldiak izan ziran Santurtzi, Plentzia eta Barakaldon. Hemen, datozan egunetan be izango dira jarduerak, besteak beste kontzertuak. 

16.07.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
15.07.2023

Karmeneko Amaren eguneko ospakizunak

Bihar -uztailak 16, domeka-, Karmeneko Amaren, itsas gizon eta emakumeen zaindariaren eguna ospatuko da. "Asko emon, gehiago merezi" goiburua proposatu dabe aurton Gotzainen Batzarreko  «Stella maris» sailetik (Itsas Apostolutza). Mons. Luis Quinteiro Fiuza Itsas Apostolutzarako gotzain sustatzaileak adierazo dauanez, goiburu esanguratsua da, izan be, "itsas gizon eta emakumeek asko emoten dabe". Hain zuzen be, "arrantzak, merkataritza-nabigazinoak, mercantzia-garraioagaz edo bidaiari-trafikoagaz, itsas gizon eta emakumeen lanak munduko biztanleriarentzat ongizatea dakarrela islatzen …

15.07.2023

Meza kantatua eta 'Orfeón Durangués' taldeare kontzertua, gaur, Lekeition

Orfeón durangués abesbatzak jardungo dau gaur arratsaldez Lekeitioko basilikan. Aurretik, 19:00etako Eukaristia girotuko dau eta meza amaitzeaz batera, 20:00etan, kontzertua izango da, askotariko estiloetako musika entzuteko aukeragaz. Fernando Urain Oñederrak zuzenduko dau eta Maite Molinak (pianoa) eta Andres Tejok (gitarra eta baxua) lagunduko deutse.

14.07.2023

Pavao Mašićek emongo deutso hasiera, bihar, "Jose Mari Eguileor" organo-jaialdiari

Mundakako Andra Mari eleizan, kontzertua ospatuko da bihar -zapatua- 20:00etan, ""Urdaibaiko Organoak–Joxe Mari Eguileor” musika-jaialdiaren barruan, Busturialdea-Urdaibai landa-eremuaren garapenerako "Urremendi" Alkartearen eskutik. Pavao Mašićek (organoa) jardungo dau eta, beragaz batera, Idoia Anzorandia, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi bertsolariek.

13.07.2023

Sestaoko "Gaztederrak" taldearen kanpamentua, Zallan

Sestaoko "Gaztederrak" taldeko 23 neska-mutil eta 8 begirale kanpamentuan izan dira, Zallan, uztailaren lehenengo egunetan.

13.07.2023

Maribe Bengoetxea eta Petra Barrientos: Misinoari eskainitako bizitzak

BIlboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego Berria taldeak eta Mufungaren Adiskideak Fundazinoak deituta, Kongoko Errepublika Demokratikoan misiolari izandako batzuk, Misinoetarako ordezkaritzako kideak eta gure artean oporretan dagozan misiolari bi alkartu dira San Bizente parrokiaren 'Bengo leku' lokaletan.

13.07.2023

Udarako irakurgaiak

Beste urte batez, udaldiagaz batera, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) sasoi honetarako hainbat irakurgai aukeratu dau, honako honeen laguntzagaz: Fernando Allende, Galo Bilbao, Sebas Gartzia Trujillo eta Javier Oñate.