25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 80 )
 

Barriak

Etiquetado como: Eskaut

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1493 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
16.11.2023

Eleiz Museoak "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu dau

Gaur eguerdiz,2024.eko urtarrilaren 31ra arte iraungo dauan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu da Bilboko Eleiz Museoan.  On Joseba Segura Bilboko Gotzainak, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak eta Javier Novo kontserbazino eta ikerketarako  Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak parte hartu dabe. Cembellin eta Novok bisita gidatu zehatza eskaini dabe besteak beste, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak eta Eleizbarrutiko Liburutegiak itzitako fondoez osatu dan erakusketan.

16.11.2023

Barakaldon, 20 kontzertutik gora Santa Zezilia egunaren inguruan

Gaurtik azaroaren 26ra arte, Barakaldoko udalak, koralen, abesbatzen, udal banden eta herriko musika-taldeen laguntzagaz, hainbat jarduera antolatu dau Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna -azaroak 22- ospatzeko.

15.11.2023

Parte hartu gura dozu parrokietan datuen babesa kudeatzeari buruzko heziketan?

Azaroaren 26an, 10:00etatik 13:era, Bizkaiko parrokietan datuen babesa kudeatzeari buruzko auditoretza eta heziketarako saioa ospatuko da Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4. 1. solairua).Parrokietan datuen tratamentuaz arduratzen diran eta askotariko arloetan (ekonomia, pastoraltza, katekesia...) datuak kudeatzen dabezan pertsonei zuzendutako jarduera da. Anabella Barroso datuen babeserako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariak aurkezpen teoriko laburra egingo dau, agiriak aurkeztuko ditu eta kasu praktikoak jarriko dira partaide guztien artean ebazteko.

15.11.2023

Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon

Gaur amaituko da datorren zapatuz, azaroak 18, Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian parte hartzeari begira izena emoteko epea. Orain arte, 160 lagun baino gehiagok emon dau izena 10:00etatik 13:00era egingo dan jardueran. Gotzaina eta Gotzain Kontseilua bertan dirala, Sebastian Morak fedeareb gizarte-karidade alderdiari buruzko hausnarketa eskainiko dau. Gure inguruan "errealidade sakon eta zabala" danaren inguruan jardungo dau, pobretasuna, desbardintasuna eta bazterketa mintzagai izango ditualarik. Honen haritik, hizlariaren …

14.11.2023

Aba Taanoren emonaldi solidarioak Galdakaon eta Santurtzin

Aba Taano taldeak Santurtzi eta Galdakaon jardungo dau gospel musika eskainiz kontzertu solidario bitan, "Musika biziak salbatzeko" bere egitasmoaren barruan. Emonaldi horreetan batu daiten dirua Ugandako umezurtz-etxe baten kudeaketarako izango da. Azaroaren 18an, zapatuz, Galdakaoko Andra Mari eleizan jardungo dabe, 20:00etan, eta azaroaren 19an, domekaz, Santurtziko Gorka Deuna eleizan, 19:00etan. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza eskatuko da egitasmoa aurrera atarateko. 

14.11.2023

Iñaki Garcinuño eta Iraia Iturregi, Begoñazpi ikastolaren 2023ko ‘Gazte Role Model' sariak

Gaur arratsaldez banatuko dira EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Begoñazpi ikastolak urtero emoten dituan 'Gazte Role Model' sariak. Sari honek gizarte konpromisoa eta balio profesionalak autortzen ditu eta hamalaugarren ekitaldi honetan, Iraia Iturregi entrenatzaile eta futbolari ohiak eta Iñaki Garcinuño enpresari eta CEBEK Bizkaiko Enpresa-konfederakundeko presidente ohiak jasoko dabez hurrenez hurren. Nestor Basterretxea bizkaitar eskultoreak sortutako oroigarri bana jasoko dabe.

13.11.2023

Ehunka lagun Bilbon, "Munduko jenteak" jaialdian

Asteburuan -azaroak 11 eta 12, zapatu eta domeka-, "Munduko jenteak" jaialdiaren XV. ekitaldia ospatu da Bilboko Areatzako nasan berta izan dalarik, besteak beste, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeetako hainbat lagun. 

13.11.2023

Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu

Atzo -domeka- herriaren zaindariaren izenpeko dan Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako alkar-mezagaz.

12.11.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
11.11.2023

Biktimen lekukotasunak BAMen

Atzo ospatu zan Oroimenaren Eguna dala-eta, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) egin daben jardueran, Euskadin izan dan nahitasun politikoko indarkeriaren hainbat biktimak lekukotasuna emon dau. Honeek dira ikasgeletan berba egin dabenak: Jorge Perez, 1970ean, Eibarren, manifestazino batean tirokatu eben Roberto Perezen anaiak; Nerea Barrios, 1988an ETAk Santurtzin hil eban JOse Luis Barrios Capetilloren alabak; Abel Uceda, ETAk 1982an hil eban Cesar Ucedaren semeak eta Mari Carmen Hernandez, ETAk 2000ean Durangon hil eban Jesus Mari Pedrosaren emazteak.