Barriak

Etiquetado como: Eskaut

23.04.2026

Euskalerriko Eskautak mobimentuaren 60. urteurreneko ospakizunen hasiera

Orain dala hirurogei urte sortu zan Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB), hain zuzen be 1966an, eta gaur arratsaldez izango da Bilbon urteurren hori ospatzeko egingo dabezan ekitaldien artean lehenengoa. "La Perrera" (Sabino Arana, 50) zentroan jai handia egingo dabe eta bertan batuko dira Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko lehengo eta oraingo begirale eta arduradunak, …

15.12.2025

Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren deia Belengo Bakearen Argiaren ospakizunean parte hartzeko

Belengo Bakearen Argia nazinoarteko ekimenak bakearen aldeko sentiberatasuna biztu gura dau senidetasun eta espiritualtasunetik, itxaropenezko mezua eroanez munduko bazter guztietara. Urtero, eskaut gazte batek Belenen dagoan Jesusen Jaiotzaren haitzuloan sugarra bizten dau eta ehunka herrialdetan milaka lagun lotzen dituan bidaia sinbolikoari ekiten jako. Bakearen Argia

21.07.2025

300 lagun inguru familien egunean, Muskiz eta Ortuellako eskaut kanpamentuan

Muskiz eta Ortuellako Goizale eta Lurgazte eskaut taldeek 300 lagunetik gora batu ebezan atzo, Antoñanan (Kanpezu) egin daben kanpamentuaren amaieran.

02.12.2024

Agurra eta ondo etorria eskauten batzarrean

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak bere batzar nagusia ospatu eban atzoko egunez. Oroitza-txostena aurkezteaz gainera, karguak barritu ebazan eta mobimentuari dagokion hainbat gai landu. Orain arte kontsiliario izan dan Sergio Buiza agurtu eben eta Alex Andreu kontsiliario barriari ondo etorria egin eutsen. 

08.05.2024

Santurtziko Urbegi eskaut taldearen 30. urteurrena

"Urbegi", Santurtziko eskaut talde bakarrak 30. urteurrena ospatuko dau. Hainbat jarduera antolatu dabe horrretarako eta lehenengoa maiatzaren 10ean, barikuz, ospatuko da Jauregia Torre-etxeko areto nagusian, 19:00etan. Aisialdiko heziketari buruzko berbaldia izango da eta Txus Morata Pere Tarres Fundazinoko Aisialdi Hezitzaile eta Gizarte-kultura Ekintzarako zuzendariak eta

22.04.2024

Asteburuan, Gorka Deuna eta gazteen beste hainbat topaketa

Atzo -domeka-, Euskalerriko Eskautak mobimentuak Gorka Deuna ospatu eban. Hiru mila lagun inguru batu zan Urkiolako landetan euren zaindariaren egunez eta, besteak beste, eskaut mobimentuaren 65. urteurrena ospatu eben, iragana gogora ekarteaz batera etorkizunari begiratzen deutsan goiburuagaz: "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz". Asteburuan, gainera, beste …

18.12.2023

"Belengo Bakearen Argia" Bizkaian da

Atzo -domeka-, Belengo Bakearen Argiaren ospakizuna egin zan Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Eskaut mobimentuko eta gazte pastoraltzako taldeetako lagun ugari batu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta egin zan ekitaldian. Argazkiak: hemen. Atzoko ospakizunaren ostean, gazteek euren parrokietara, …
16.12.2023

Gotzainak bat egingo dau bihar "Belengo Bakearen Argiari" harrera egiteko

Bihar -abenduak 17, domeka- Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko gazteek Belengo Bakearen Argia jasoko dabe Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian 19:00etan egingo dan ospakizunean. On Joseba Segura gotzaina izango da buru Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta Gazte Pastoraltzako hainbat talde batuko dituan ekitaldian.

04.07.2023

"Zurbirrintzi Eskaut taldeak" Lezana de Menan jarri dau kanpamentua

Atzo -uztailak 3, astelehena- Zurbirrintzi Eskaut Taldeak hilaren 16ra arte luzatuko dan kanpamentuari hasiera emon eutsan Lezana de Menan, Burgoseko lurraldean, Merindadeen eskualdeko Mena bailaran dagoan herrian. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko 60 ume eta gaztek parte hartzen dihardue. Atzo, adar bi batu ziran eta nagusien adarrek datorren astean egingo dabe bat.

03.07.2023

Amaitu da meatzaldekoen kanpamentua Urtuellan

Hirugarren urtez, Meatzaldea Pastoral Barrutian udako esperientzia antolatu dabe Mehatzaldeko Caritas eta gazteria egitasmoetako neska-mutikoentzat. Bost egunez, kolonia honeek Urtuellako lokal eta kaleetan garatu dira hainbat jarduera burutuz: jokoak, gynkana, mozorro-tailerrak, jaia eta txangoak hondartzara eta Arboledara.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2618 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.08.2026

Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau

Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.

03.08.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna

Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.

03.08.2026

Bermeon, XLI. Musika Astea

Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua. 

02.08.2026

Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa

Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.

01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

31.07.2026

San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2026

Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.

30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.

29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

Emaitzak orrialdeka