02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Zurbirrintzi Eskaut taldeak” Lezana de Menan jarri dau kanpamentua
04.07.2023

“Zurbirrintzi Eskaut taldeak” Lezana de Menan jarri dau kanpamentua

Atzo -uztailak 3, astelehena- Zurbirrintzi Eskaut Taldeak hilaren 16ra arte luzatuko dan kanpamentuari hasiera emon eutsan Lezana de Menan, Burgoseko lurraldean, Merindadeen eskualdeko Mena bailaran dagoan herrian. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko 60 ume eta gaztek parte hartzen dihardue. Atzo, adar bi batu ziran eta nagusien adarrek datorren astean egingo dabe bat.

Zurbirrintzi Eskaut Taldea Zurbaraneko taldea da. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko ume eta gazteen aisialdiko heziketaz arduratzen dira. Arduradunek azaldu dabenez, “horretarako eskaut metodologia darabilgu hainbat jardueratan, esate baterako: txangoak, lan-kanpamentuak, pazkoak, kanpamentuak, umeentzako jardunaldiak, e.a.”.

Zubirrintzi Eskaut Taldea

Eleizbarrutiko 2.500 gazte baino gehiago kanpamentuetan

Ekainaren azken asteetan eta uztailean egiten ari dan hainbat kanpamenturi gehitzen jako Zubirrintzi Eskaut taldeak ospatuko dauan hau. Eleizbarrutiko parrokiek eta mobimentuek antolatutako kanpamentuetan, 8 eta 19 urte bitarteko 2.500 lagun inguru eta begiraleak batzen dira eta askotariko jarduerak egiten dabez. 

GME

Aurton, gainera, hitzordu garrantzitsua dago abuztuan, hain zuzen be, Frantzisko Aita Santuak deitutako Gazteen Munduko Eguna (GME). Eleizbarrutiko hainbat errealitatetako 16 eta 35 urte bitarteko  m250 lagun inguruk, euren laguntzaileek eta gotzainak parte hartuko dabe topaketan. Batzuk uztailaren 26an joango dira Portugaleta eta beste batzuk 31an. Abuztuaren 6an amaituko da ekitaldia guztientzat, Frantzisko Aita Santua buru dala ospatuko dan otoitz bijiliagaz eta bialketaren ospakizunagaz. 

Ayer instalaron el campamento. Estarán en Lezana de Mena hasta el domingo día 16.