Barriak
Etiquetado como: Santiago
HOAC mobimentuak sinodo-seneko Eleizari buruzko liburua aurkeztuko dau
Bihar, abenduak 14, "Caminar juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión" (HOAC argitalpenak, 2023) liburua aurkeztuko da Barria eraikineko lokaletan. Hainbat lagunek bere lekukotasuna emongo dau "talde lanaren frutu eta Eleiza katolikoan sinodo-seneko Eleizaren inguruko ulermenerako lagungarri izango dan liburuaren" aurkezpenean.
Gotzainak gidatuko dau bihar Ministerio Ordenatuaren Abendualdiko erretiroa
"Mariaren begiez" goiburuaren haritik eta Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eskutik, Abendualdiko erretiroa ospatuko da bihar -abenduak 13, eguaztena-, 10:00etatik 13:00era Begoñako Gogarte Etxean, On Joseba Segura gotzainak gidatuta. Ministerio Ordenaturako Idazkaritzatik jakitera emon dabenez, urtero urtarrilean ospatzen diran gogo-jardunen txanda biak aurton, lehenengo aldiz, leku berean ospatuko dira, hain zuzen be Larreako Gogarte Etxean, 2024.eko urtarrilaren 8tik 12ra. Lontzo Zugazagak gidatuko ditu euskerazkoak eta Miguel Angel Esnaolak gaztelaniazkoak.
Gabon-kantak Bilboko eleizetan
Bilboko 27 abesbatza eta koralek 16 kontzertu eskainiko dabez hainbat eleizatan, gaurtik urtarrilaren 4ra arte. Bilboko Udalak, hainbat parrokiagaz batera prestatu dauan 'Kultur Gabonak' egitarauaren barruan izango dira emonaldiak. Honako eleizetan ospatuko dira kontzertuak, sarrera doan dala: Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, San Frantzisko, La Peña, Alde Zaharra, Abando, Txurdinaga, Olabeaga eta Basurtu.
Miguel Ramon Viguri, Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean
Abenduaren 12an, martitzenez, "Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" hitzaldi saileko hirugarren berbaldia ospatuko da Corpus Christi parrokia eleizan (Maria Diaz de Haro, 17. Bis. Bilbao), 19:30etan. Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko GIzarte eta Giza Zientzien fakultateko irakaslea izango da hizlaria eta "Jainkoa krisian? Jainkoa eta zientzia" gaiaren inguruan jardungo dau.
Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean
Abenduaren 7 eta 10 bitartean, batzar esanguratsuak ospatu dira hainbat parrokiatan: Santa Maria Josefa, San Felicisimo, Indautxuko Karmeneko Ama, Sortze Garbia eta Arantzazuko San Pedro Apostolua. Alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak azaldu dauanez, "gure sustrai kultural eta espiritualen agerpen kartsuak izan dira. Guztiz pozgarriak pastoral latinoamerikarrarentzat, gure debozino eta ohiturak parrokia gehiagotan sartzean, gero eta jente gehiagok onartzen dituala ikusita".
Immigrazinoari buruzko lekukotasunak San Bizente parrokiako 'Bengo-lekun'
Gaur arratsaldeko 19:30etan hasita, "Etorkinak: immigrazinoari lotutako bost lekukotasun" saioa ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako 'Bengo-leku' lokaletan, abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinaren Nazinoarteko Egunaren inguruan.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Seminarioaren Eguneko argazkiak
Gaur, Sortzez Garbiaren Egunez, Seminaroaren Eguna be ospatzen da. Hau dala-ta Donostiako eta Gasteizko gotzainak, Juan Carlos Elizalde eta Fernando Prado Begoñako basilikan egon dira eguna ospatzen. ETB1etik emon dan mezatan Donostiako gotzaina izan da buru, Bilboko gripeak jota dagoalako. Bertan Patxo Ateca eta Juan Reyero hautagaiek abade izateko bideari ekiteari baietza emon deutsie.
Seminarioaren eguneko mezea Begoñatik, EITBn
Gaur, abenduak 8, Sortze Garbiaren Eguna, euskal Eleizbarrutiek Seminarioaren Eguna ospatzen dabe. ETB1ek On Fernando Prado Donostiako gotzaina eta On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina lagun dituala ospatuko dan Eukaristia emongo dau goizeko hamarretan. Meza hori atzo grabatu zan Begoñako basilikan.