01-07-2024 Lunes, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 83 )
 

Barriak

Etiquetado como: San Anton

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1241 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
01.06.2023

Carlos Olabarri, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendari barria

Carlos Olabarri Arratialdeko parroko eta Adin txikikoen eta Sexu Gehiegikerien Biktimen Babeserako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeko zuzendariak hartuko dau Rafa Saezen lekua Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako arduradun lez. "Esker onez" hartu dau bere gain ardura hau, berarengan jarritako konfiantzagaitik, eta "arduraz", pertsonei, eta kasu honetan Eleizbarrutiko abade eta diakonoei, lagun egiteak ardura handia eskatzen deutsalako.

01.06.2023

Eleizbarrutiak mahaia sustatu AAren erabilera etikoa eragiteko komunikabideetan

Kultur Erakundeen BIlboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatu eta atzo -eguaztena-, goizez Euskalduna jauregian eta arratsaldez Barria eraikineko lokaletan ospatu zan "Komunikazinoa eta Adimen Artifiziala (AA)"  gaiari buruzko jardunaldian, hainbat komunikabide (Berria, El Correo, Radio Bilbao Cadena Ser, COPE Bilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia), Euskal Eleizbarrutietako Komunikabideetarako ordezkaritzKeta Kazetarien Euskadiko Alkartea eta Kolegioa  "Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko Dekalogoa" sortzeko mahaia eratzeko konpromisoari atxiki jakezan. Komunikabideetarako …

31.05.2023

Adimen artifizial eta humanismoari buruzko mahai-ingurua, zuzenean

Goizeko 11:30etatik aurrera zuzenean emongo da Euskalduna jauregitik komunikazino, eleiz, zientzia, filosofia eta heziketaren arloko adituen partaidetzagaz ospatuko dan ekitaldia.

31.05.2023

Jarraitu zuzenean, 11:30etatik aurrera, komunikazinoaren jardunaldia

Gizarte komunikabideen eta AAren inguruan ospatuko dan saiorako leku guztiak joan dan astean bete ziran. Aitatutako saio hori gaur -eguaztena- ospatuko da Euskalduna jauregian, Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta. Web orrialde honek zuzenean jarraitzeko aukera emongo dau.

30.05.2023

Eguenez, abadegintzaren urteurrenak Begoñan

Éste jueves, 1 de junio, fiesta de Nuestro Señor Jesucristo, Sumo y Eterno Sacerdote, tendrá lugar, en Begoña, la celebración de los aniversarios de ordenación sacerdotal. Los ordenados en 1953, celebrarán sus Bodas de Platino; en 1963, Bodas de Diamante; en 1973, Bodas de Oro y, en 1998, Bodas de Plata. La Eucaristía -a la que están invitadas todas las personas que quieran acompañarles en ese día- será a las 12:30 h., en la basílica de Begoña y se emitirá en directo a través de esta web. En la celebración, la Diócesis rendirá un reconocimiento especial al …
29.05.2023

Elena Unzueta, Bizkaiko Caritaseko zuzendari barria

Elena Unzueta Torre izango da Bizkaiko Caritaseko zuzendari irailetik aurrera. Jatorriz Zallakoa dan soziologo hau Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide da. Gaur egun eleiz erakundeko zuzendari dan Carlos Bargos Bilboko Gotzaitegiko Idazkaritza Nagusiaz eta Laikotzarako Idazkaritzako Zuzendaritzaz arduratuko da. Gaur egun Idazkari Nagusi dan Juan Manuel Seco, bere aldetik, Eraikinen saileko arduradun izango da, egitura barri honegaz sendotu egin gura dan eremu estrategikoan.

29.05.2023

Aita Santuak esker ona adierazo deutso Lourdeseko Hospitalitateari bere lanagaitik

Joan dan astean, Lourdeseko Hospitalitateen Espainiar Federazinoak peregrinazinoa egin dau Erromara eta Frantzisko Aita Santuagaz hartu-emona izan dabe eskumuinak egitean, eguazteneko -maiatzak 24- audientzia orokorraren ostean. Hamaika laguneko taldea joan zan Bilbotik, tartean, Cristina Gorostiza Hospitalitateko Bilboko presidentea, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa eta Pablo Garamendi Federazinoko estatuko presidentea. Garamendiren esanetan, "Frantzisko Aita Santuak egiten dogun lanagaitik esker ona adierazoteaz batera, adore emon euskun eginkizun horretan iraun …

29.05.2023

Mendekoste eguneko ospakizunak, sendotzak eta batzarrak

Asteburu honetan, Mendekoste Eguna ospatu da eta honen inguruko hainbat batzar eta jarduera ospatu da Eleizbarrutiko Pastoral Barrutietan (PB). Gainera, barikuz, gotzaina buru zala, 19 gaztek sendotza hartu eben Matienan. Bedian, Arratiako Eleizaren eguna ospatu zan eta Kurutze Santua-Opus Dei Abade-alkarteko eta Pradoko Abadeak Alkarteko Eleizbarrutiko hainbat abade alkartu zan Barria eraikineko lokaletan. Atzo -domeka-, alkarte latinoamerikarrak hileroko hitzordua izan eban San Luis Beltran parrokian. Hona hemen azken orduetako hitzorduen irudiak:

29.05.2023

Ondo etorri eta agurrak Kartzela Pastoraltzan eta Bidesarin

'Alkarren barri' aldizkariaren maiatzeko alean iragarri zanez, Roberto Vidalek Jorge Murielen lekua hartu dau Kartzela Pastoraltzan eta azken honek presoei laguntzen jarraituko dau Bidesaritik. Beste alde batetik, erakundeak prozesua jarri dau martxan zuzendaritza itzi egin dauan Marian Garciaren lekua beteteko. Joan dan astean, 33 boluntariok parte hartu eben zuzenbide-heziketan. Ekitaldi horretan, Vidal aurkeztu eta Marian agurtu eben.

28.05.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org