03-07-2024 Tomás, apóstol
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 77 )
 

Barriak

Etiquetado como: San Anton

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1244 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
29.06.2023

Eleizbarrutiko ordezkaritza pertsonen salerosketaren inguruko jardunaldian, Madrilen

Atzo ospatu zan Madrilen pertsonen salerosketaren inguruko Eleizbarrutietako sailetako koordinatzaileen batzarra. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzainen Batzarreko Batzordeak antolatutako ekitaldia zan eta Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako migrazinoetarako saileko arduraduna izan zan Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaria. 

29.06.2023

Garbealde PBan "Eraztunen Jauna" kanpamentua egingo dabe

Datorren domekan hasiko da Garbealde Pastoral Barrutiak (PB) antolatutako "Eraztunen Jauna" kanpamentua. Kanpamentu honegaz bat egingo dabe, gainera, Mena Bailarako parrokietako gazteek, uztailaren 2tik 9ra Liebanako Bidea "euren erara" egiteko. Hamar eta hamabost urte bitarteko (LHko 4. maila-DBHko 2. maila) neska-mutikoentzat da eta "Liebanako bidea, Barri Onaren lekuko"  goiburuaren haritik igaroko dabez egun horreek.

28.06.2023

Diakonotzarako Batzordearen lehenengo batzarra

Diakonotzarako Eleizbarrutiko Batzorde barriak gaur goizean ospatu dau bere batzar eratzailea Begoñako Gogarte Etxean. Diakonotzararen Direktorioan jasoten dan lez, Nestor Aras abadeak zuzenduko dauan batzordean pastoral bizitzako askotariko eremuan egongo dira ordezkatuta: Javi Garcia (abadeak), Juan Mujika (diakonoak) eta Estrella Moreno (laikoak). 

28.06.2023

Parrokietako gazteak kanpamentuetan

Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) 'Gaztenahiak' taldeko 10 eta 15 bitarteko neska-mutilak kanpamentuan dagoz Orobion (Durango), hilaren 23tik 29ra. Gainera, gaur -eguaztena- amaituko da IV. eta V. bikaritzetako adin bereko neska-mutilek Bakion egin daben kanpamentua. 

28.06.2023

'BIzkaia isilik' bilkura isiletan Greziako kostaldeko hondoratzeko biktimak gogoratuko dabez

Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur hainbat herritan. Bilkurok 19:30etan izango dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan. Ekaineko bilkura honetan, ekainaren14an, Greziako kostaldeko zoritxarreko hondoratzean izandako gertaerak salatuko dabez. ACNUR eta OIM erakundeen iturrien arabera, orain arte 104 lagun erreskatatu dabez eta 82 hilotz
27.06.2023

Elorriotik misinoetara, San Balendinen bidetik

Jaione Lopez 25 urteko elorriotarra uztailaren azkenean abiatuko da Filipinetara, herrialde haretan misiolari lanak egiteko. Herrikide dauan santu domingotarrak egin eban lez, Elorrio itzi eta misinoetara doa, kasu honetan, Berrizeko Mesedetako Misiolarien ardurapean dagoan hainbat egitasmotan laguntzeko. Egonda da lehen be misinoetan, hain zuzen be Kaikorren (Kenya). eta bi bider, 2018an eta 2020an, pandemia aldian. Berriotxoako San Balendin Bizkaiko zaindarietako baten egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak urte birako Manilara doan Jaioneren misino-bialketa egingo dau eguerdiko …

27.06.2023

Otoitzerako Munduko Sareak zuzendaritza dau Bizkaian

Lujan Mejias da Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sarearen Eleizbarrutiko zuzendaria. Bilboko Eleizbarrutian, lehenengo aldiz emon jako norbaiti mandatu hau, hilero aita santuak bere otoitzean kontuan dituan asmoak lurraldean zabalteko. Hilabete honetan, Frantzisko aita santuak tortura ezabatzearen alde otoitz egiten dau. Atzo, Torturaren Biktimei laguntasuna emotearen aldeko nazinoarteko eguna ospatu zan. Mejiasek Alkarren Barri-Comunicación aldizkariari eskainitako alkarrizketan, bere eleiz eta bizitzako ibilbideari buruzko hainbat zehaztasun emon dau.

26.06.2023

Gotzainak Kongoko EDan jarraitzen dau, misino-egitasmoak ezagutzen

On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko Errepublika Demokratikoan jarraitzen dau bisita egiten. Aspalditik han bizi dan eta egungoko lana egiten diharduan Xabier Goikuria bizkaitar misiolariari bisita egitea da bidaiaren helburuetako bat. Gotzainaren bidelagun dan Iñigo Iriartek nabarmendu dauanez, "Xabier, fedetik anai-arrebatzat dituan errealidade oinazetsuaren garrasia entzun eta hori arintzeko ekintzara jo dauan misiolaria da. Urritasun fisikoaren eraginez ume bat lurrean arrastaka ikusi ebanean, galdera egin eutsan bere buruari: Non da zure anaia?... Eta Xabierrek ekintzakaz …

26.06.2023

Martxan dira kanpamenturik goiztiarrenak

Ikasturtea amaitu eta oporraldiak iristeaz batera, martxan jarten dira udako lehenengo kanpamentuak, esate baterako, IV. eta V. bikaritzetako udalekuak. Berrogeta hamar neska-mutil batu da datozan egunotan adiskidetasunaz eta izadiaz gozatzeko.

26.06.2023

Seiehun lagunetik gora Urkiolako kulturarteko topaketan

Donostia-San Sebastian, Kalagurri-La Calzada eta Logroño, Vitoria-Gasteiz, Iruña-Tutera eta Bilboko Eleizbarrutiek Migrazinoetarako Pastoraltzaren urteroko Eleizbarruti arteko topaketa ospatu eben atzo -domeka-, Urkiolako santutegian eta inguruetan. Argazkiak: hemen.