Barriak
Etiquetado como: Jornada por la VIda
Organo-musika nabarmenduko da Ondarearen Europako Jardunaldietan
Urrian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian jarduera ospatzen hari da, "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik. Aurtengo ekitaldian, 152 proposamen aurkeztu dira 257 jardueratan banatuta, ondare material eta immateriala ezagutzera emoteko helburuagaz. Gaur iluntzerako, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen laguntzagaz, berbaldi-kontzertua antolatu dabe. Begoñako basilikan izango da, 20:00etatik aurrera, eta organo-kontzertu bat zelan antolatzen dan azalduko dabe. Asteburuan, …
Zabaldu da epea aurton Errekalden izango dan Pobreen Munduko Egunerako izena emoteko
Frantzisko Aita Santuak azaroaren 19rako deitu dauanPobreen Munduko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian topaketa egingo da bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da ondo etorriagaz eta On Joseba Segura gotzainak gidatuko dauan otoitzagaz. Bertan izango da Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakaslea. Azaroaren 15a da izena emoteko -hemen- eguna.
Organo solasaldi-kotzertua Raur del Tororen eskutik, bihar, Durangon
"Organo kontzertuak 2023" jaialdiaren barruan, bihar -barikua-, 20:30etan, Raul del Toro Sola organistak jardungo dau Durangoko Andra Mari basilikan. Hasteko alkarrizketa egingo jako organistari eta, ondoren, berrogeta bost minutu inguruko kontzertua eskainiko dau. Sarrera doan.
Ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideak, Argia fundazinoaren jardunaldietan
Gaur eta bihar ospatuko da Bilbon, Argia Fundazioaren eskutik, Hartu-emon eta Sentsibilizazinorako Jardunaldien XIV. ekitaldia. Bilboko Bizkaia aretoan izango dira jardunaldiak, "¿Derechos? Torcidos/Eskubideak? Desbideratuak" goiburuaren haritik eta ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideei buruz. Osasun intereseko eta etenbako heziketarako jardunalditzat joten dira.
Parte hartzea eta ardurakidetasuna Bilboko Eleizbarrutian
Beste urte batez, Bilboko Eleizbarrutiak Euskalitek antolatzen dauan Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartu dau. Iberdrola torrean eguerdian ospatu dan saioan, Jose Joaquin Moral Bilboko Eleizbarrutiko Ekonomia-gaietarako gotzain ordezkari eta Egitasmo Estrategiko Ekonomikoaren idazkariak,"Gobernantza eta kudeaketa parte hartzailea" berbaldia eskaini dau.
'Bizkaia isilik', bakearen eta pobretasuna deuseztatzearen alde
'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, bilkurak egingo dira gaur be, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, betiko lekuetan, 19:30etan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Dalako bilkura horreek lekuotan egiten dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta, irailetik hasita baita Zornotzan be, Herriko plazan. Gaur, bereziki, Palestinaren eta Israelen artean …
Arizmendiarrieta fundazinoa Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astean
"Norbanakoak eta lehiakortasuna garatu 'non profit' erakundeetan: Enpresa-eredu inklusibo eta parte hartzailea goiburuaren jardun dau Arjzmendiarrieta fundazinoko ordezkariak Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean.
Galo Bilbao, kurtsoko lehen hizlaria, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) berbaldi interesgarriak programatu ditu kurtso honetarako. Lehenengoa, Frantzisko Aita Santuaren "Laudate Deum: garrantzitsua dagoeneko preminaskoa da" goiburuaren haritik eskainiko dau Galo Bilbaok datorren eguenez, urriak 26, 18:30etan, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4).
Elizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan
Gaurtik eguaztenera arte ospatuko dira Madrilen Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutietako kapilau eta ordezkarien XXXIV. Jardunaldiak, Kartzela Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko sailak antolatuta, "Kartzela, Eleizaren bihotzean" goiburuaren haritik. Roberto Vidal Failde Kartzela Pastoraltzarako arduradunak mahai-inguruan parte hartuko dau bihar eta ekitaldian Eleizbarrutietan kartzela pastoraltzaren inguruan dagozan esperientziak aurkeztuko dira. Jardunaldien amaieran, Kartzela Pastoraltzaren 2022ko oroitza-txostena aurkeztuko da.
Eleizbarrutiak Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astean parte hartzen dau
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean -Euskalitek antolatuta, urriaren 16tik 27ra ospatzen ari da-, era bitako jarduerak garatzen dihardue: alde batetik, joan dan astean Biltzarra ospatu zan Bilboko Euskalduna jauregian, eta gainerako egunetan, bestelako jarduera ugari -lekuan bertan, online, mistoak- egiten ari dira. Guztietan, eta industria, zerbitzuak, osasuna edo heziketa lako arloei lotuta, kudeaketa aurreratuaren ingurukoak lantzen dihardue. Beste urte batez, Euskalitek Bilboko Elizbarrutiaren partaidetza ahalbideratu dau.