15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 86 )
 

Barriak

Etiquetado como: Prozesinoa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1275 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
02.06.2023

Abadegintzaren urteurrenen ospakizuneko irudiak

Atzo -ekainaren 1a, eguena- abadegintzaren urteurrenak ospatu ziran, urtero lez, Begoñan. Abadegintzaren Platinozko Ezteguak (70 urte), Diamantezkoak (60 urte), Urrezkoak (50 urte), Zidarrezkoak (25 urte). Gainera, eleizkizunean bertan, aparteko autorpena egin jakon Bizkaiko abadeen artean zaharrena dan Jose Angel Ubietari.

02.06.2023

Domekaz, "Pro Orantibus" klausurako ordenen eguna

Ekainaren 4an, Hirutasun Guztiz Santuaren egunez, Eleizak Pro Orantibus eguna ospatzen dau, klausurako ordenetako fraile eta monjak gogora ekarriz. Eleizbarrutian, gaur egun, ehun inguru dira klausurako 11 monasteriotan bizi diran monja eta fraileak.

01.06.2023

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!

Autorpena eta esker ona gaur abadegintzaren urteurrenak ospatu dabezan abadeei. Aparteko autorpena Eleizbarrutiko abadeen artean zaharrena dan Jose Angel Ubietari.
01.06.2023

Abadegintzaren urteurrenen ospakizuna, zuzenean

Gaur, ekainak 1, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira.

01.06.2023

Carlos Olabarri, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendari barria

Carlos Olabarri Arratialdeko parroko eta Adin txikikoen eta Sexu Gehiegikerien Biktimen Babeserako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeko zuzendariak hartuko dau Rafa Saezen lekua Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako arduradun lez. "Esker onez" hartu dau bere gain ardura hau, berarengan jarritako konfiantzagaitik, eta "arduraz", pertsonei, eta kasu honetan Eleizbarrutiko abade eta diakonoei, lagun egiteak ardura handia eskatzen deutsalako.

01.06.2023

Eleizbarrutiak mahaia sustatu AAren erabilera etikoa eragiteko komunikabideetan

Kultur Erakundeen BIlboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatu eta atzo -eguaztena-, goizez Euskalduna jauregian eta arratsaldez Barria eraikineko lokaletan ospatu zan "Komunikazinoa eta Adimen Artifiziala (AA)"  gaiari buruzko jardunaldian, hainbat komunikabide (Berria, El Correo, Radio Bilbao Cadena Ser, COPE Bilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia), Euskal Eleizbarrutietako Komunikabideetarako ordezkaritzKeta Kazetarien Euskadiko Alkartea eta Kolegioa  "Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko Dekalogoa" sortzeko mahaia eratzeko konpromisoari atxiki jakezan. Komunikabideetarako …

31.05.2023

Adimen artifizial eta humanismoari buruzko mahai-ingurua, zuzenean

Goizeko 11:30etatik aurrera zuzenean emongo da Euskalduna jauregitik komunikazino, eleiz, zientzia, filosofia eta heziketaren arloko adituen partaidetzagaz ospatuko dan ekitaldia.

31.05.2023

Jarraitu zuzenean, 11:30etatik aurrera, komunikazinoaren jardunaldia

Gizarte komunikabideen eta AAren inguruan ospatuko dan saiorako leku guztiak joan dan astean bete ziran. Aitatutako saio hori gaur -eguaztena- ospatuko da Euskalduna jauregian, Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta. Web orrialde honek zuzenean jarraitzeko aukera emongo dau.

30.05.2023

Eguenez, abadegintzaren urteurrenak Begoñan

Éste jueves, 1 de junio, fiesta de Nuestro Señor Jesucristo, Sumo y Eterno Sacerdote, tendrá lugar, en Begoña, la celebración de los aniversarios de ordenación sacerdotal. Los ordenados en 1953, celebrarán sus Bodas de Platino; en 1963, Bodas de Diamante; en 1973, Bodas de Oro y, en 1998, Bodas de Plata. La Eucaristía -a la que están invitadas todas las personas que quieran acompañarles en ese día- será a las 12:30 h., en la basílica de Begoña y se emitirá en directo a través de esta web. En la celebración, la Diócesis rendirá un reconocimiento especial al …
29.05.2023

Elena Unzueta, Bizkaiko Caritaseko zuzendari barria

Elena Unzueta Torre izango da Bizkaiko Caritaseko zuzendari irailetik aurrera. Jatorriz Zallakoa dan soziologo hau Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide da. Gaur egun eleiz erakundeko zuzendari dan Carlos Bargos Bilboko Gotzaitegiko Idazkaritza Nagusiaz eta Laikotzarako Idazkaritzako Zuzendaritzaz arduratuko da. Gaur egun Idazkari Nagusi dan Juan Manuel Seco, bere aldetik, Eraikinen saileko arduradun izango da, egitura barri honegaz sendotu egin gura dan eremu estrategikoan.