15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 89 )
 

Barriak

Etiquetado como: Musika

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1275 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
18.05.2023

Adimen artifizial eta humanismoari buruzko mahai-ingurua

Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta, maiatzaren 31an Gizarte Komunikabideen inguruko jardunaldia ospatuko da 'Bihotza berbaz - Comunicar con corazón en tiempos de IA' goiburuaren haritik. Mahai-ingurua ospatuko da eta bertan komunikazinoaren, Eleizaren, zientziaren, filosofiaren eta heziketaren eremuko pertsonek parte hartuko dabe. Jardunaldia, Euskalduna jauregian izango da, 11:30etan hasita, eta jakin-mina daben guztiek iizena emon leikie leku guztiak bete arte. Ekitaldia zuzenean emongo da web orrialde honetan. 

17.05.2023

Jose Angel Egiguren frantziskotarrak erretiroa gidatuko dau bihar

Bihar -maiatzak 18, eguena-, Eleizbarrutiko diakono eta abadeek 2022-23 kurtsoko azken erretiroa ospatuko dabe Begoñako gogarte etxean, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Jose Angel Egiguren frantziskotarrak gidatuko dau saioa eta Mendekoste Eguna hartuko dau ardatz. Goizeko 10:00etan batuko dira eta alkarregaz bazkalduko dabe (ezinbestekoa aurretik izena emotea).

16.05.2023

Gaixoaren Pazkoaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Domekaz ospatu da Gaixoaren Pazkoa eta, egun horren haritik, Eukaristia ospatuko da gaur arratsaldeko bostetan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Begoñako basilikan. Web orrialde honen bitartez zuzenean emongo dan eleizkizun honegaz emongo jako amaiera otasilaren 11an hasi zan "Gaixoaren Munduko Eguneko" kanpainari. 

16.05.2023

"Jesusen aginpidea, hots egiten dauanagaz bat bizitzeko gaitasunean datza"

Joan dan domekaz (Pazko-aldiko VI.a) ospatu dan Gaixoaren Pazkoaren haritik, atzo -astelehena-, Javier VItoria Eleizbarrutiko abadeak berbaldia eskaini eban Bilboko Alde Zaharreko Joan Santuak eleizan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizia ugari izan daien" gaiaz jardunez. Domekako jardunaldiaren ildotik, gainera, gaur arratsaldeko 17:00etan, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean martxan jarri zan Osasun Pastoraltzaren kanpainari amaiera emonez. Zuzenean emongo da web orrialde honetan. Eta bihar -eguaztena-, Javier Alutiz

16.05.2023

Autorpena Jose Angel Ubieta Eleizbarrutiko abaderik edadetuenari

2022-2023 pastoral ekiturte honen amaieran, eleizbarrutiko hainbat kideren abadegintzaren urteurrenak ospatuko doguz. Aurton, 1953an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1963. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1973. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1998. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna ekainaren 1an, eguenez, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, izango da. Egun hori, aukera ederra da Jose Angel Ubietari Bizkaiko Eleizbarrutiaren zerbitzura egindako ibilbideagaitik autorpena egiteko. Une honetan, …

15.05.2023

Asteburuko irudiak

Eleizbarrutian, maiatzean ospatzen dira Lehenengo Jaunartze gehienak. Horrezaz gainera, beste hainbat jarduera ospatu da asteburu honetan beste hainbat lekutan. Hona hemen batzuk nabarmenduta:

15.05.2023

Aurkeztu da Eleizbarrutiko liburu-dendaren web barria

Jakinbide Eleizbarutiko liburu-dendak web barria aurkeztu dau eta esteka honen bidez egin daitekez erosketak bertan. 2023a, gainera, urte berezia da liburu-dendarentzat, Urrezko Ezteguak ospatzen ditu-eta. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-denda Bizkaiko kultur eremuko atal da 1973tik hasita. Bilbon dagoan eta egoitza bat baino gehiago izan dauan liburu-denda honek aparteko zerbitzua eskaintzen deutso kristau alkarteari, erlejino eta gizarte gaiko liburu eta agerkarien zabalkundearen bidez, arlo honetan erreferente dalarik. Horrezaz gainera, kultur eta bulego materialak, testuliburuak eta …

14.05.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
13.05.2023

Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta

Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da Begoñako Basilikan, 17:00etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, otsailean hasitako kanpainari amaiera emoteko. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.

13.05.2023

Bidezko merkataritza eta 'mundu guztiari on egiten deutsana'

"Mundu guztiari on egiten deutso" goiburuagaz ospatuko dau, gaur, KIDENDAk (Cáritas, Misinoak eta Alboan erakundeen ekimena Bizkaian), Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna. Horretarako, Bidezko Merkataritzarako Bizkaiko hainbat alkartek eta Bilbao eta Portugaleteko udalek hainbat jarduera antolatu dabe.