15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 88 )
 

Barriak

Etiquetado como: Musika

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1275 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
24.05.2023

"Giza liburutegiak" egitasmoa, Bilbon

Aniztasunetik ulermena sustatzeko helburuagaz, bigarren urtez jarraian ospatuko da Bilbon "giza liburutegiak" ekimena, Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak (Bizkaiko Caritas, Ellacuria Fundazinoa, Bidesari, Itaka, Oblatak) sustatuta. Hainbat herritartasuneko pertsonen arteko solasaldi irekien bidez, alkartearen onarpen, tolerantzia eta batasuna eragin gura da. Antolatzaileen esanetan, ikuspuntu desbardina emon gura da, "lagunarteko solasaldiaren bidez estigmei, estereotipoei eta aurreretxiei aurre egiten saiatzeko". Topaketa, bihar -maiatzak 25, eguena- ospatuko da Burtsa …

23.05.2023

Bilboko Eleizbarrutiaren hobekuntza gardentasunean

"Haz Fundazinoak" Estatuko Eleizbarrutien  gardentasun eta gobernu onari buruzko III. txostena argitaratu barri dau. Hirurogeta bost Eleizbarruti garden edo zeharrargitsutzat jo dabez eta bost opakutzat. Zamorako Eleizbarrutia dago lehenengo postuan eta bere atzetik Bilboko Eleizbarrutia, aurreko txosteganaz alderatuz, emaitzak hobetu ditualarik -betetearen %77tik %81era igaro da-. Zamorako eta Bilboko Eleizbarrutiakaz batera, Kordobako Eleizbarrutia eta Toledoko artxidiozesia dagoz lehenengo postuetan. 

23.05.2023

Laikoen egitekoa aldarrikatuko da Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Aposotolutzaren Egunez

Datorren domekan, maiatzak 28, Mendekoste Eguna, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren eguna ospatuko da. Marisa Arias Laikotzarako Idazkaritzako arduradunak azaldu dauanez, "aikotzak, ministerio ordenatuagaz eta biziera sagaratuagaz bat eginda, eleiz ardurakidetasunean eta ebanjelizatze-egitekoan dauan funtsezko eginkizuna nabarmentzea da egun horren xedea".

22.05.2023

Asteburuan, sendotzak, erretiroa, topaketak eta eskauten batzar nagusia

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan zapatuz Lekeitioko parrokian ospatu zan eleizkizunean, eta bertan bost gaztek eta heldu bik sendotza hartu eben. Bizkaiko eskautek ezohiko batzar nagusia ospatu eben atzo eta Mikel Aspano ordezkari izendatu eben. Barakaldon, bestalde, Deadar taldeak azoka solidarioa ospatu eban zapatuz "Cuadri del Hospi" dalakoaren alde. Eta bariku eta zapatuz, Laikotzarako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak koordinatuta, Begoñako Gogarte Etxean egin zan hainbat laikok otoitz-erretiroan parte hartu eban.

22.05.2023

Pertsona nagusien astea, Caritasen "Bizi bete" egitasmoaren barruan

Bizkaiko Caritasek sustatzen dauan "Bizi bete" egitasmoaren barruan, gaur -maiatzak 22, astelehena- hasi eta eguenera arte -maiatzak 25- askotariko jarduerak izango dira pertsona nagusien astea ospatzeko, arratsaldeko bostetan, frantziskotarrek Iralan daukien aretoan (Vista Alegre kalea). Gaur arratsaldez, hain zuzen be, Redouan Chacouch Barakaldoko Agharas alkarteko kideak "hare eta gatzezko istorioak" bakarrizketa eskainiko dau. Ondoren, Sestaoko Musika-eskolako ikasle helduen musika-emonaldia izango da. Ekitaldi guztiak doan izango dira.

21.05.2023

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
20.05.2023

Bizkaiko ordezkaritza Eleizaren Sostengurako Jardunaldietan

Atzo amaitu ziran Eleizaren Sostengurako II. Jardunaldiak. Gotzainen Batzarreko arlo honetako arduradun dan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da egun biotan garatu izan diran askotariko jardueretan. Jim Kelley EEBBetako Charlotteko eleizbarrutiko garapenerako bulegoko zuzendariaa euren parrokietako zenbait jarduera on azaldu eutsen partaideei jardunaldiei hasiera emon eutsen berbaldian. Aurtengo ekitaldian, Mexikoko eta Italiako Eleizako hainbat ordezkarik parte hartu dau gonbidatu lez. 

19.05.2023

Bihar, Barakaldon, azoka solidarioa "Deadar" taldearen eskutik

Barakaldo Pastoral Barrutiko (PB) parrokietako taldeetako gazteez osatutako 'Deadar' taldeak urteroko jaialdi solidarioa ospatuko dau bihar. Taldekideek azaldu dabenez, aurten ekitaldi desbardina izango da: "azoka solidarioa egingo dogu eta salmahaiak, bingoa, jatekoa, e.a., izango dira. Batu daiten diru guztia 'Cuadri del Hospi' alkartearen esku itziko da, gurasoen alkarte honek umeen minbiziaren inguruan sentiberatasuna bizten eta ikertzen jarraitu daian, besteak beste, hazur-muina emoteko kanpaina sustatuz eta, azken batean, eremu hori gizatasunez betez".

19.05.2023

Mar Vaquek kontzertua eskainiko daubiharKarmelo eleizan

Bihar -zapatua-, Mar Vaque organistaren kontzertua ospatuko da 'Bilbao hiria' Nazinoarteko Organo-jaialdiaren XI. ekitaldiaren barruan, Santutxuko Karmelo eleizan, 20:45etan. 'Diego de Amezua' Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak antolatzen dauan jaialdiaren aurtengo ekitaldian, EEBBetako, Frantziako, Alemaniako eta Euskadiko organistek jardungo dabe.
18.05.2023

Eleiz Museoa bisitatzerik nahi?

Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. 1977tikhasita, egun honetan zera aldarrikatu gura da: museoak ezinbesteko bitarteko dirala kulturen arteko hartu-emonerako eta kulturen aberastasunerako eta herrien arteko ulertze, lankidetza eta bakerako. Museoen garrantzia nabarmentzeaz batera, ondarearen, jardueren, bisiten,... inguruko barriak jasoten dituan Eleiz Museoaren (Gizakundea plaza, 9b) web barria aurkeztuko dogu: hemen.