Barriak
Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean
Abenduaren 7 eta 10 bitartean, batzar esanguratsuak ospatu dira hainbat parrokiatan: Santa Maria Josefa, San Felicisimo, Indautxuko Karmeneko Ama, Sortze Garbia eta Arantzazuko San Pedro Apostolua. Alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak azaldu dauanez, "gure sustrai kultural eta espiritualen agerpen kartsuak izan dira. Guztiz pozgarriak pastoral …
"Espiritualtasunaren zaintza gizarte-osasun arretan"
Atzo -martitzena-, Gurutzetako ospitalean hainbat arlotan jarduten daben osasun arloko profesionalei zuzendutako saioa ospatu zan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barrikuntza eta Kalitaterako sailaren eta Ospitaleetako Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuaren (AEEZ) eskutik.
"Migrazinoaren doluari" buruzko berbaldi-topaketa Sestaon
Atzo -domeka- hainbat herrialdetatik etorri eta Sestaon finkatuta dagoan hainbat pertsona eta honeekaz fedean bat diran auzotar batzuk batu ziran Andra Mari parrokian.
"Aizu!!!" barria, Emakumeen aurkako Indarkeria Deuseztatzearen aldeko Eguna dala-eta
Datorren zapatuz, azaroak 25, Emakumearen aurkako indarkeria Deuseztatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna ospatuko da. Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak Aizu!! agerkariaren ale barria kaleratu dau, errealidade horren inguruko datuakaz eta sentiberatasuna bizteko, salatzeko eta abegi egiteko deiagaz.
Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon
Gaur amaituko da datorren zapatuz, azaroak 18, Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian parte hartzeari begira izena emoteko epea. Orain arte, 160 lagun baino gehiagok emon dau izena 10:00etatik 13:00era egingo dan jardueran. Gotzaina eta Gotzain Kontseilua bertan dirala, Sebastian Morak fedeareb gizarte-karidade …
Ehunka lagun Bilbon, "Munduko jenteak" jaialdian
Asteburuan -azaroak 11 eta 12, zapatu eta domeka-, "Munduko jenteak" jaialdiaren XV. ekitaldia ospatu da Bilboko Areatzako nasan berta izan dalarik, besteak beste, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeetako hainbat lagun.
Meza latinoamerikarra lekuz aldatuko da kurtso honetan
Bihar -irailak 29, domeka-, kurtso honetako lehenengo meza latinoamerikarra ospatuko da. Aurretik, joan dan hilean, alkarte hau eta afrikar eta txinatar alkarteak Eukaristian batu ziran Bilbon, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren inguruan. Aurrerantzean, alkarte latinoamerikarraren ospakizunak beste leku baten egingo dira hilaren azken domekaz, hain zuzen be, …
'Bizkaia isilik', bakearen eta pobretasuna deuseztatzearen alde
'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, bilkurak egingo dira gaur be, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, betiko lekuetan, 19:30etan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Dalako bilkura horreek lekuotan egiten dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; …
Elizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan
Gaurtik eguaztenera arte ospatuko dira Madrilen Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutietako kapilau eta ordezkarien XXXIV. Jardunaldiak, Kartzela Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko sailak antolatuta, "Kartzela, Eleizaren bihotzean" goiburuaren haritik. Roberto Vidal Failde Kartzela Pastoraltzarako arduradunak mahai-inguruan parte hartuko dau bihar eta …
Bizkaia isilik 2023/10/25
Hilaren azken eguaztenez ohikoa dogunez, Bizkaia isilik bilkura isilean dogu hitzordua etorkinek eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko.
Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean
Abenduaren 7 eta 10 bitartean, batzar esanguratsuak ospatu dira hainbat parrokiatan: Santa Maria Josefa, San Felicisimo, Indautxuko Karmeneko Ama, Sortze Garbia eta Arantzazuko San Pedro Apostolua. Alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak azaldu dauanez, "gure sustrai kultural eta espiritualen agerpen kartsuak izan dira. Guztiz pozgarriak pastoral latinoamerikarrarentzat, gure debozino eta ohiturak parrokia gehiagotan sartzean, gero eta jente gehiagok onartzen dituala ikusita".
"Espiritualtasunaren zaintza gizarte-osasun arretan"
Atzo -martitzena-, Gurutzetako ospitalean hainbat arlotan jarduten daben osasun arloko profesionalei zuzendutako saioa ospatu zan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barrikuntza eta Kalitaterako sailaren eta Ospitaleetako Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuaren (AEEZ) eskutik.
"Migrazinoaren doluari" buruzko berbaldi-topaketa Sestaon
Atzo -domeka- hainbat herrialdetatik etorri eta Sestaon finkatuta dagoan hainbat pertsona eta honeekaz fedean bat diran auzotar batzuk batu ziran Andra Mari parrokian.
"Aizu!!!" barria, Emakumeen aurkako Indarkeria Deuseztatzearen aldeko Eguna dala-eta
Datorren zapatuz, azaroak 25, Emakumearen aurkako indarkeria Deuseztatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna ospatuko da. Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak Aizu!! agerkariaren ale barria kaleratu dau, errealidade horren inguruko datuakaz eta sentiberatasuna bizteko, salatzeko eta abegi egiteko deiagaz.
Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon
Gaur amaituko da datorren zapatuz, azaroak 18, Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian parte hartzeari begira izena emoteko epea. Orain arte, 160 lagun baino gehiagok emon dau izena 10:00etatik 13:00era egingo dan jardueran. Gotzaina eta Gotzain Kontseilua bertan dirala, Sebastian Morak fedeareb gizarte-karidade alderdiari buruzko hausnarketa eskainiko dau. Gure inguruan "errealidade sakon eta zabala" danaren inguruan jardungo dau, pobretasuna, desbardintasuna eta bazterketa mintzagai izango ditualarik. Honen haritik, hizlariaren …
Ehunka lagun Bilbon, "Munduko jenteak" jaialdian
Asteburuan -azaroak 11 eta 12, zapatu eta domeka-, "Munduko jenteak" jaialdiaren XV. ekitaldia ospatu da Bilboko Areatzako nasan berta izan dalarik, besteak beste, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeetako hainbat lagun.
Meza latinoamerikarra lekuz aldatuko da kurtso honetan
Bihar -irailak 29, domeka-, kurtso honetako lehenengo meza latinoamerikarra ospatuko da. Aurretik, joan dan hilean, alkarte hau eta afrikar eta txinatar alkarteak Eukaristian batu ziran Bilbon, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren inguruan. Aurrerantzean, alkarte latinoamerikarraren ospakizunak beste leku baten egingo dira hilaren azken domekaz, hain zuzen be, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan.
'Bizkaia isilik', bakearen eta pobretasuna deuseztatzearen alde
'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, bilkurak egingo dira gaur be, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, betiko lekuetan, 19:30etan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Dalako bilkura horreek lekuotan egiten dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta, irailetik hasita baita Zornotzan be, Herriko plazan. Gaur, bereziki, Palestinaren eta Israelen artean …
Elizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan
Gaurtik eguaztenera arte ospatuko dira Madrilen Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutietako kapilau eta ordezkarien XXXIV. Jardunaldiak, Kartzela Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko sailak antolatuta, "Kartzela, Eleizaren bihotzean" goiburuaren haritik. Roberto Vidal Failde Kartzela Pastoraltzarako arduradunak mahai-inguruan parte hartuko dau bihar eta ekitaldian Eleizbarrutietan kartzela pastoraltzaren inguruan dagozan esperientziak aurkeztuko dira. Jardunaldien amaieran, Kartzela Pastoraltzaren 2022ko oroitza-txostena aurkeztuko da.
Bizkaia isilik 2023/10/25
Hilaren azken eguaztenez ohikoa dogunez, Bizkaia isilik bilkura isilean dogu hitzordua etorkinek eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko.