Barriak
Etiquetado como: Fair Saturday
Jose Mari Rementeria, euskerazko kristau-ikasbideen ikerketaren zale amorratua zan abadea hil da
Gaur goizean hil da Bilbon Jose Mari Rementeria Ibarlucea Eleizbarrutiko abadea, 83 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -eguaztena- ospatuko da Ondarroako Andra Mari parrokian, 19:00etan.
Agerkari barria eskeraz, ebanjelioko pasarteen azalpenakaz
Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbituzk "Domeka eta jaiegunetako Ebangelioak hausnartu" lana aurkezu barri dau. Liturtia urte osoko, domeka eta jaiegunetako, ebanjelioko pasarteen euskerazko azalpenak jasoten ditu. Eskuratu gura dauanak Gotzaitegian dagoan Euskerarako Eleizbarrutiko Zerbitzura (hartu-emonerako: Lontzo Zugazaga) edo Jakinbide liburu-dendara jo daiala.
Arkotxako nekaldi bizidunari buruzko erakusketa Eleiz Museoan
Urrian ospatuk dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. Kultur testuinguru honetan, 150 jarduera inguru ospatuko da 70 herritan. Besteak beste, gaur -urriak 3- hasi eta hilaren 29ra arte, Arkotxako (Zaratamo) pastoral bizidunari buruzko erakusketa ospatuko da Eleiz Museoan, eta urriaren 7, 14, 21 eta 28an nekaldiaren entseguak egingo dira eta gura dauanak joateko aukera dau.
Instalazino barriak San Viator ikastetxean, gorabidean dagozan arloetako eskaerentzat
EBI Elizbarrutiko kastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak instalazino barriak inauguratu ditu gaur goizean. Zaharbarritze sakona egin ondoren, hezikea-zikloak modernizatu dabez eta gradu barriak martxan jarri, gorabidean dagozan arloetako eskaerentzat. Guzti horretarako, gainera, ekipamendu moderno eta aurreratua gehitu dabe esate baterako: laborategiak, 3D imprimaketa, baso-robotak, fabrikatze mekaniko konektatu eta elektroeragilerako tresna...
Berrizko Mesedetako Misiolarien laiko-alkarteen batzarra
"Aske askatzeko" goiburuaren haritik alkartu dira Berrizen, kurtso hasierako batzarrean, Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) Espainian dabezan hiru laiko alkarteak (Sevilla, Madril eta Ursuri eta Siloe -Iparraldea-).
Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez
Joan dan barikuz, irailak 29, kurtsoari hasiera emoteo ekitaldia Eleizbarrutiko seminarioan. Seminarioko hezitzaile eta abadegaiakaz batzartu ondoren, Eukaristia ospatu zan Santa Monika eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Homiliaren hasieran esan ebanez, "eskatzen deuskuna egiten laguntzeko eskatuko deutsagu Jaunari: Barri Ona ondo iragarri, beti lez pobretasunean, uzta ugariagaz eta langile gitxigaz".
'Goazen!' kurtsoari hasiera emoteko ekitaldiko irudiak
Atzo Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiagaz emon jakon hasiera ofiziala 2023-24 pastoral kurtsoari. Eguneko argazki batzuk argitaratuko doguz
"Ardurakidetasuna bizirik da gure Eleizbarrutian, baina ezinbestekoa da sendotzea"
Eguraldi ona lagun, bikaritza guztietatik etorritako 500 lagun inguru batu da gaur Markina-Xemeinen Eleizbarrutiko pastoral kurtsoari hasiera emoteko ospatu dan 'Goazen!' ekitaldian. Egun bikaina kurtso barriari hasiera emoteko.
Kurtsoaren hasiera Markina-Xemeinen
Irailetik hasita, kurtsoa martxan bada be, gaur ospatuko da hasiera ofiziala, 'Goazen!' ekitaldiagaz, Markina-Xemeingo Igokundeko Andra Mari eleizan. Bikaritzaz bikaritza jarri dabezan autobusean joango dira hasierako ekitaldi horretan parte hartuko daben 500 lagunak. Bihar, urriak 1. parrokietan ospatuko da hasiera hori, Bagara. Comunidades acogedoras e inclusivas´ goiburuaren haritik eta batu daiten dirua Caritas Bizkaia erakundearen eta parrokien esku itziko da.
Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)
Beste urte batez, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako (BAM) pastoral eta unibertsitate-hedapenerako sailetik boluntario lanari lotutako azoka antolatu dabe, Bizkaia Gara dalakoagaz batera, arduradunen esanetan, "partaidetza eta alkartasuna sustatzeko eta heziketa alkarteari boluntarioen lanaz baliaten diran erakundeek garatzen daben lana ezagutzera emoteko. Gainera, ikasturte hasiera danez, ikasleei aukera emon gura jake: unibertsitatean ikasketak egiteaz gainera, gizarte konpromisoa hartu indarrean dagozan boluntario lanerako egitarauren baten".