Barriak
Etiquetado como: Tribunal
Kide barriak Bizkaiko HOACen
Bizkaiko HOACek batzar nagusia ospatu eban zapatuz -urriak 28-, "EKO, kristau profesionalak eta JOC mobimentuakaz batera, Bilboko La Salle ikastetxean". Azken urteetan, Ekintza Katolikoko mobimentuok batera emoten deutse hasiera kurtsoari. Aurton, nabarmentzekoa da mobimentu gehiagok egin dabela bat guztien arteak ekimenak garatzeko, Laudato Si entziklika eta Laudate Deum aholku-hitz apostolikoa kontuan hartuta eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren 3. erronkaren 3.2 jardunbideak sustatuta: "Bihurtze ekologikoa eragin (Laudato si) gizarte-ingurumenaren aldeko justizia eta …
Algortako Berrerosle Santuaren parrokiaren 50. urteurrena
Bererosle Santuaren jai liturgikoaren egunez, atzo -domeka, Algortako Berrerosle Santua parrokiaren 50. urteurrena oroitzeko urtearen hasierako Meza ospatu zan.
Agurrak eta ondo etorriak Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusian
Bilboko Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) kurtso hasierako batzar nagusia ospatu eban zapatuz, Bilboko La Salle ikastetxean. Eukaristiaren aurretik, Kerman Lopez bikario nagusiak On Joseba Segura gotzainaren agurra helarazo eutsen.
Autorpena parrokietako 'zaintzaileei'
Ehun eta hogei lagun inguru, antolatzaileen esanetan, "aurretik pentsatzen zana baino lagun gehiago", batu zan joan dan zapatuz Sopuertako San Viator ikastetxean ospatutako parrokietako alkartezainen lehenengo batzarrean. Entzuteko, gogoeta egiteko eta, batez be, parrokien zaintzaz arduratzen diran pertsonen egiteko handi eta isila agertzera emoteko eguna izan zan. Eta batek baino gehiagok esan ebanez, 24/7 zerbitzua da eta nork bere borondatez egiten badau be, ez da nahigaberik be falta. On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo eutsen alkarteari eskaintzen deutsen zerbitzuagaitik eta …
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Inor etxebizitza barik" Caritasen kanpaina
Cáritas Bizkaia erakundeak etxebizitza bakoen inguruko 2023ko kanpaina ospatuko dau. Dei egiten dau, "alkarte inklusibo izan gaitezan, alkarteak eginez eta, helburu eta ekintzetan bat eginda, zailtasunak eta adorerik eza gainditu daiguzan". Oraingoan, aparteko arreta jarri gura dabe bizilekurik ez daukien emakumeek jasaten daben ahulezian: "sarea banatzeak alkarteari eusteko eta alkarteko kide izateko aukera emoten deusku, aukera eta prozesu eraldatzaileak sortuz".
Meza latinoamerikarra lekuz aldatuko da kurtso honetan
Bihar -irailak 29, domeka-, kurtso honetako lehenengo meza latinoamerikarra ospatuko da. Aurretik, joan dan hilean, alkarte hau eta afrikar eta txinatar alkarteak Eukaristian batu ziran Bilbon, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren inguruan. Aurrerantzean, alkarte latinoamerikarraren ospakizunak beste leku baten egingo dira hilaren azken domekaz, hain zuzen be, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan.
Angel Monterok emongo deutso hasiera bihar "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiari
Bihar -urriak 28, zapatua-, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak sustatzen dauan “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiaren XVIII. ekitaldia hasiko da. Angel Montero organista izango da lehenengo kontzertuko protagonista Mañariko Andra Mari eleizako organo barrokoa joz. Emonaldia, 19:00etan hasiko da.
Organo-musika nabarmenduko da Ondarearen Europako Jardunaldietan
Urrian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian jarduera ospatzen hari da, "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik. Aurtengo ekitaldian, 152 proposamen aurkeztu dira 257 jardueratan banatuta, ondare material eta immateriala ezagutzera emoteko helburuagaz. Gaur iluntzerako, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen laguntzagaz, berbaldi-kontzertua antolatu dabe. Begoñako basilikan izango da, 20:00etatik aurrera, eta organo-kontzertu bat zelan antolatzen dan azalduko dabe. Asteburuan, …
Zabaldu da epea aurton Errekalden izango dan Pobreen Munduko Egunerako izena emoteko
Frantzisko Aita Santuak azaroaren 19rako deitu dauanPobreen Munduko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian topaketa egingo da bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da ondo etorriagaz eta On Joseba Segura gotzainak gidatuko dauan otoitzagaz. Bertan izango da Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakaslea. Azaroaren 15a da izena emoteko -hemen- eguna.