Barriak
Etiquetado como: Monjak
Estrella Morenok be parte hartuko dau Gotzain Kontseilu zabalean
Atzo -martitzena- batzartu zan Gotzain Kontseilu zabala eta bertan izan zan Estrella Moreno Laiz kontseilari barria. Estrella, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendaria da eta kontseilu honetako kide barri da joan dan astean lehenengo aldiz batzarrean parte hartu eban Carlos Bargos Eleizbarrutiko Idazkari Nagusiagaz batera. Juanma Seco eta Marisa Ariasen lekuak hartu dabez Goazen!!!, kurtso hasierako ekitaldaren gorabeheretan eta 2023-24 kurtsoko programazinoan murgilduta dagoan kontseiluan.
"Soiltasunez bizitzea da hau geratzeko bide bakarra"
Gaur goizean, Joseba Segura Bilboko gotzainak alkarrizketa eskaini deutso Radio Popular-Herri irratiari..Koldo Campo kazetariak egin dau alkarrizketa hori eta hainbat gairen inguruan jardun dau, besteak beste, ekologia, migrazinoa, kulturanitztasuna edo ekonomia. Alkarrizketa osorik: hemen
Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainari
Bilboko gotzainaren kurtsoko lehenengo alkarrizketa, Radio Popular-Herri Irratian
On Joseba Segura Bilboko gotzainak kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau gaur Radio Popular-Herri Irratian. Dalako alkarrizketa hori zuzenean entzun ahal izango da, 8:30etatik aurrera, web honetan. Datozan hilabeteetan, Eleizbarrutian nabarmenduko diran gai nagusiak landuko dira eta gaurkotasunezko beste hainbat gairen inguruan be jardungo dau gotzainak.
Karrantzako zaindariaren eguna
Goizeko zortzietan ospatu da eguneko lehenengo Eukaritia, Miguel Vera lurraldeko bikarioa buru dala. Santutegiraino oinez joan dan lagun askok parte hartu dau eleizkizunean."Inguruko jentearen ohitura da oinez joatea", horregaitik mendigoizale asko batu da goizeko meza horretan. Meza Nagusia eguerdiko 12:00etan ospatuko da eta bai liturgi ospakizunak girotzeko eta bai 'Astelehenez eguzkitan' ekimenaren bidez emakumeen hilketak salatzeko beti prest dagoan Abesti Lagunak abesbatzak abestuko dau.
Menchaca Fundazinoaren aitamen berezia Euskal Eleizbarrutiko Misinoei
Antonio Menchaca Fundazinoak Alkartasunari emoten deutsazan sarien XXIII. ekitaldiko sarituen barri emon dau. Aurton, gainera, aitamen berezia egin deutse Euskal Eleizbarrutietako Misinoei euren 75. urteurrenean. Menchaca Fundazinoak emoten dauan sari hau banatzeko ekitaldia azaroaren 30ean, eguenez, ospatuko da Bilboko BBK aretoan.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gotzaina senar-emazteakaz alkartuko da Areetan
VI. bikaritzako "ezkontza aurreko ikastaroetan" laguntzailek eskaria egin deutse gotzainari gaur -zapatua-, Areetako Santa Ana parrokiako lokaletan ospatuko dan topaketara joateko. Hainbat senar-emaztek eta alargunen batek osatutako talde hau arduraten da bikaritzako ezkontza aurreko batzarrez. Aldizka batzarrtzen dira eta kurtso amaieran ebaluazinoa egin ebenean, gotzaina saio batera gonbidatzea pentsatu eben, euren jardueraren barri emoteko eta Eleizari buruko gaurkotasunezko gaien inguruan solasean jarduteko.
Barrualdean hiru harkaitz erraldoi dituan ermita
Hilaren 30ean, kurtsoaren hasierako ekitaldian, bisita gidatuak egingo dira, besteak beste Arretxinagako San Migel ermitara. Ermita paregabea da Euskal Herrian eta bitxikeria mendebaldeko kristautasunaren eremuan. Geologoen arabera, barrualdeko harri-multzo hori izadiaren kapritxoa da, lekuko testuinguru geologikoan erraz azaldu daitekena. Halanda be, hainbaten urstez, historiaurreko dolmena da, kristautasuna hedatzean sagaratutakoa eta erlejino barrian txertatutakoa. Kontuak kontu, ermitara sartzean, bertan ikusten danak zirrara eragiten dau.
'Paperak gordetearen garrantzia' eztabaidagai Valentzian
Gaur amaituko da Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkartearen XXXIII. Biltzarra, Astean zehar ospatu dan Biltzarrean, Eleizaren artxibo eta ondareari lotutako hainbat adituk parte hartu dau, tartean, hizlari lanetan jardun daben Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkariak. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (BEHA) zuzendariagaz batera, han izan dira Maria Fernandez-Hierro Martinez abokatu eta Eleizbarrutiko lege-aholkularia, Igone Etxebaria Zamalloa Labayru Fundazinoko zuzendaria eta Akaitze Kamiruaga Garitaona Labayru Fundazinoko kultur arduraduna eta zuzendariordea.