Barriak

Etiquetado como: Monjak

17.06.2026

Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei

Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon …

25.10.2025

Gernikako Josefinek kongregazinoaren 150. urteurrena ospatzen dihardue

Azaroaren 9an amaituko da karisma josefinoaren eta San Joseren Mirabeen kongregazinoaren hasieraren 150. urteurreneko urtea. Gernikako San Jose alkarteko monjak, herrian "Josefinak" lez ezagutzen dabezanak, esker oneko Eukaristia ospatu eben atzo Bilboko gotzaina buru zala. 

25.08.2025

Zaldibarko monja karmeldarrek mendeurrena ospatu dabe

Zapatu honetan, abuztuak 23, Zaldibarko monja karmeldarren monastegian ospatu da herrira heldu ziraneko mendeurreneko ospakizuna. Aita probintziala, Jon Korta izan zan ospakizun burua eta beragaz batera beste 14 karmeldar eta eleizbarrutiko hiru abade izan ziran: Alex Alonso lurralde bikarioa; Ernesto Bilbao komentuetako eleizbarrutko ordezkaria eta Agustin Garcia, Zaldibarko …

23.08.2025

Bazenkian Bizkaian 900 monja eta fraile dagozana?

Urtean zehar, Alkarren Barri, Eleizbarrutiko aldizkariak atal berezia eskaini deutso CONFER-Bizkaiari, erlijiosoei akonpainamentua emoten deutsienei. Nahiz eta azken urteotan bokazino hau gero eta gitxiagok bizi daben, oraindino be 900 monja eta fraile inguru dagoz ekintzakor Bizkaian.

26.06.2025

"Santiago katedraleko torre neogotikoari" buruzko berbaldia

Karidadearen Mirabeen Bilboko etxe nagusian dagoan (Nasa, 1) ospatuo da bihar -barikua-, 17:00etan, Arkitektura-gelak antolatutako berbaldia. Francisco Javier Garcia de la Torre zuzendariak jardungo dau honen inguruan: "Santiago eleiza katedraleko torre neogotikoa". Gainera, 7. pisuko terrazatik -7. zerua- bista panoramikoaz gozatzeko aukera izango da. San Anton, Areatza, …

29.05.2025

Monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrena

Datorren zapatuz, maiatzak 11, monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrenagaitik eskerrak emoteko Meza ospatuko da 11:00etan. 1699an amaitu ziran eraikinaren eraikuntza-lanak eta Ermua herribilduko Santa margarita komentuko monjei aterpea emotea izan zan bere helburua. Monjen lekualdatzea, "Elorrioko familia pisudunen eskutik egin zana", 1700ean burutu zan.

12.03.2025

"Verbum Dei" alkarteak datozan hilabeteetarako jardunaldien egitaraua aurkeztu dau

'Verbum Dei' alkarteak kurtso amaierara arteko seihilekorako antolatu dituan jardueretan parte hartzeko dei egin dau. "Etxean Mariagaz" hitzaren eskolagaz (hilaren bigarren eguaztenez) eta "Hitzagaz otoitz egin" otoitz-taldeagaz (hilaren azken eguaztenez) jarraituko dabe.Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan izaten dira. Gehiago jakiteko, ordutegiak eta …

07.01.2025

400 urte, mesedetako monjak Gernikara etorri ziranetik

Florencio Rosello Iruña eta Tuterako artzapezpiku eta mesedetako fraileak parte hartuko dau asteburuan, mesedetako monjak Gernikara (orduan Ajangiz) heldu zirala -1625eko urtarrilaren 8an izan zan hori- 400 urte igaro dirala-eta.

30.10.2024

Bibliari buruzko tailerra Berrizen, Estela Aldaveren eskutik

Azaroaren 9an, zapatuz, Bibliari buruzko tailerra egingo da Berrizko Barnezabal etxean, Estela Aldave Medrano Ahizta Hirugarrendar Kaputxinoak gidatuta. "Munduan Jainkoarengandik. Bazterreko bizitzarako proposamena Joanen ebanjelioan", gaiaren haritik garatuko dan taielrra 10:00etatik 18:00etara izango da (bazkaria barne: 30 €). Gehiago jakiteko eta izena emoteko:  681 215 …

08.10.2024

Berrizko Mesedetakoen Institutuko laikotzaren konpromisoa

Berrizko Mesedetako Misiolarien Institutuko 15 laikok euren konpromisoa barritu eben domekaz, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala Berrizko komentuan ospatu zan Eukaristian. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2577 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

22.06.2026

Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan

Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.

21.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
20.06.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan

Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua". 

19.06.2026

Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera

Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura. 

18.06.2026

Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?

"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.

17.06.2026

Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei

Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari. 

17.06.2026

Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari

Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.

16.06.2026

Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean

Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.

16.06.2026

Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da

Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira. 

Emaitzak orrialdeka