09-07-2024 Martes, XIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 94 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ondarroa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1252 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
10.04.2023

Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?

Apirlaren 28tik maiatzaren 1era, lan-kanpamentua egingo da Basauriko kartzelan, 20 eta 64 urte bitartekoentzat. Kartzela Pastoraltzak sustatzen dau esperientzia hau, "bazterketaz jantzitako eremuan Jainkoagaz bat egiteko". Arduradunen esanetan, "Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko". Gehiago jakiteko eta apirilaren 12a baino lehen izena emoteko -50 euro eta NAN-: pastoralpenitenciaria@bizkeliza.org

09.04.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
08.04.2023

Gotzaina buru dala ospatuko dan Krisma-meza, zuzenean

Bilboko gotzaina buru dala ospatuko da Krisma-meza Santiago katedralean, 11:00etan.

08.04.2023

Santiago Apostoluaren kofradiaren prozesinoa bere 75. urteurrenean

Itxaropenaren prozesinoa, 2023an 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago Apostoluaren Penitentzia kofradiak antolatzen dauana, gaur arratsaldez atarako da Mendiko San Jose parrokiatik (AA. Agustindarrak), 18:00etan.

07.04.2023

On Joseba Segura gotzainak Hobiratze Santuaren prozesinoan parte hartuko dau gaur

On Joseba Segura buru dala ospatuko da gaur arratsaldez Jaunaren Nekaldia Santiago katedralean, 18:00etan. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez. Eleizkizuna amaitzeaz batera, Santa Vera Cruz kofradiaren Hobiratze Santuaren prozesinora joango da. Joan Santuak parrokiatik atarako da prozesino hau 19:15etan. Domekan, bestalde, gotzainak Nekaldiaren Kofradiaren Jesus Berbiztuaren eskultura bedeinkatuko dau, prozesinoa abiatu aurretik, Santiako katedralaren aurrean, 13:00ean.

07.04.2023

Lurralde Santuaren aldeko eguna

Bariku Santuz ohikoa danez Eleizak aparteko diru-batzea egiten dihardu Lurralde Santuko kristauen alde.  Joan dan azarotik Ekialdeko Eleizetarako Dikasterioko prefektu dan Claudio Gugerottik gutuna idatzi dau egun honetarako eta, besteak beste, orain dala aste batzuk Siria eta Turkia astindu eta milaka hildako eragin eban lurrikara gogora ekarri dau: "Hamabi urte baino gehiagotan, Sirian indarrean dan gerraren zoritxarrari lurrikara bortitzak eragindauan hondamenda gehitu gehar jako: behera etorri diran eraikinak eta, ondorioz, fede eta gizatasunean anai-arreba doguzanen derrigorrezko …

06.04.2023

Nekaldien antzezpenek jentez beteko dabez Balmaseda, Arkotxa eta Durangoko kaleak

Orain dala egun batzuk iragarri genduanez, Bilboko Aste Santuak Euskal Herriko kultur ondare immaterial bihurtu gura dau. Ildo horretatik, Balmasedan ospatzen dan Euskal Herriko Kurutze-bide nagusiak bere berezitasuna autortuko lekuken izendapen bera jaso gura dau.