Barriak
Etiquetado como: Ondarroa
Begoñako kofradiak Caritasi eskura emon deutso Gabonetako kontzertuan batutako dirua
Begoñako kofradiako arduradunek John Rutterren "Aintza" pieza interpretatu zan Gaboenetako kontzertuan batu zan dirua Caritasi eskura emon deutso gaur goizean. Ekitaldian batutako 2.500 euroak Caritas Astorga-Leon eta Caritas Ourense dalakoen esku itziko dira joan dan udako sute ikaragarrietako biktimei laguntzeko. Kontzertuan izan ziranek 1.243 euro emon ebezan eta kofradiak 1.257 euro jarri ditu.
Erretiroa Mariaren Leginoa mobimentuan Alfonso Lamberen inguruan eta liburutegi ibiltaria San Nikolasen
Mariaren Leginoa mobimentuaren lokaletan (Kapelutegi 12, 1. ezke., Bilboko Alde Zaharrean) ospatuko da eguenez, urtarrilak 22, 18:00etan, Alfonso Lambe oinarritzat hartuta eta gura daben guztientzat, mobimendukoak izan ala ez.
Sakramentuari buruzko heziketa "Vida Ascendente/Bizian Gora" mobimentuaren eskutik
Bihar -urtarrilak 21, eguaztena-, Bizian gora mobimentuak antolatuta, kurtsoko bigarren heziketa-saioa ospatuko da. "Eukaristiaren sakramentua" gaia landuko da saioan, Felix Alonso abadeak gidatuta. Ohiko lekuan izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. 1. solairua), goizeko 11:00etatik aurrera.
Bibliaren irakurketa sinistedunaren tailerreko modulu barria
Datorren eguenez, urtarrilak 22, Bibliaren irakurketa sinistedunaren moduluaren lehenengo saioa ospatuko da Arrupe Etxean: "Maisu, non bizi zara? Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola Zentoak sustatutako proposamena da, "Jainkoak emakumeakaz bide egiten dau" izenburua dauka eta tailer erara egingo da.
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen hasiera
Beste urte batez, urtarrilaren 18tik 25era, Eleizak Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatuko dau, aurton, «Espiritu bera. Itxaropen bera» goiburuaren haritik. Hain zuzen be, San Paulok Efesoarrei idatzitako epistolatik hartutako goiburua da: "Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin jatzuen deiari dagokion itxaropena be bat bakarra dan moduan” (Efesoarrei 4, 4). Bilboko eleizbarrutian, datorren domekaz, urtarrilak 25, ospatuko da asteko ekitaldi nagusia Santiago katedralean 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Astekoak, asteko barri nagusiak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Parte hartu gura dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko baba-jaanean?
Datorren zapatuz, urtarrilak 24, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria egingo da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan. Baba-janaren aurretik, jentea eleizpean batuko da 13:00ean pintxo bat jan eta gainerako alkarte-kideakaz egoteko. Bazkalostean, jokoak eta zozketak izango dira. Batu daiten dirua Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren esku itziko da Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoetara (heziketa, osasuna, umeak, azpiegiturak, e.a.) zuzendu dagian.
Gazteen Mezak Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian
Hilaren hirugarren domekaz, datorren domekan hasita, gazteen Mezak ospatuko dira Indautxuko Karmengo Ama parrokian, 19:00etan, Idoia Madariaga Gazteria eta Katekesirako Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak eta gazteen arloan eta katekesian jarduten dauan David Urdaneta abadeak lagunduta.
San Anton eguna, zaàtuz, bedeinkapenak Urkiolan eta Bilbon
San Antonio Abade eta abereen zaindariaren eguna ospatuko da. Zapatuan eguerdiko hamabietan, Eukaristia ospatuko da Urkiolako santutegian, Imanol Atxalandabaso abadea buru dala eta ondoren abereak eta gero eleiztarren artean banatuko diran opiltxoak bedeinkatuko dira. Biharamunean, domekaz, errepikapen-eguna ospatuko da 12:00etan. Zapatuan eguerdiko 12.00etan izango da bedeinkazinoa Bilboko San Anton eleizaren kanpoaldean.
Erretiroa egiteko proposamenak Eleizbarrutian
Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Familia Pastoraltzarako IV., V. eta VI. bikaritzetako Mahaiek antolatuta, aurten be asteburuko erretiro bi ospatuko dira Larrea-Zornotzako gogarte etxean. Aurreko kurtsoetako esperientzia guztiz positiboa izan da eta erantzun zabala jaso dabe. Arduradunen esanetan, "otoitz eta gogoetarako asteburuko esperientzia zabala da". Gehiago jakiteko, klik egin honako honegaz batera agerten diran karteletako QR kodeetan.



