26-06-2024 Miércoles, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 6 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ondarroa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1230 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.06.2024

"Gaur egungo eraldaketa mundu mailako gertakaria da, batez be berehalako hedapenagaitik"

Andrea Ciucci Biziaren aldeko Pontifize Vatikanoko Akademiako kide eta Adimen Artifizialean aditua Bilbon da egunotan.  "Adimen artifiziala eta gizatasun beteko komunikazinoa" goiburuaren haritik jardun eban atzo Deustuko Unibertsitatean eskaini eban berbaldian. Gaur, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako saioan parte hartuko dau, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina bertan dala. Andrea Ciuccik Barrian (Plaza Barria 4, 1. solairua) jardungo dau goizeko 11:00etatik aurrera.

06.06.2024

Hirukoiztarren familiak Karrantza bisitatu eban

Martitzenez, ekainak 4, Algortako Kristo Eroslea parrokia alkarteak, AA Hirukoiztarrek eta eleiztarrek Karrantzako Presako San Martin parrokia bisitatu eben. 1616.eko irailaren 20an Aljerian martiritza jasan eban eta hil egin eben Juan de Palacios eta Santisteban XVI. gizaldiko (1560) fraile hirukoiztarraren jaioterria ezagutu eben, non bateatu eben eta non bizi izan ebazan bere lehenengo kristau esperientziak.

06.06.2024

Gotzainak "klasikoen irakurraldi etenik gabean" parte hartuko dau, Arriagan

'Bilbo Zaharra' euskaltegiak antolatuta, "klasikoen irakurraldi etenik gabearen" XVII. ekitaldia osptuko da gaur Arriaga antzokian, Kirmen Uriberen "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria protagonista dala. Zuenean jarraitu ahal izango da Arriaga plazan jarritako pantaila erraldoian eta EITBren webean. Aurreko urteetan lez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau eta 09:20 inguruan irakurriko dau bere txatala. 

05.06.2024

Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera etikoa sustatzeari buruzko ekitaldiaren zuzeneko emonaldia

Goizean aurkeztu da gizarte komunikabideen aurrean Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera etikoa sustatzeko I. Dekalogoa. Hedabideetarako profesionalentzat kontu honen inguruan argitaratutako lehenengo dekalogoa da. Arratsaldez, 19:00etan, Andrea Ciucci adimen artifizialaren etikarako 'RenAlssance' Vatikanoko Fundazinoko idazkari nagusiak berbaldia eskainiko dau, "Adimen Artifiziala eta gizatasun beteko komunikazinoa" goiburuaren haritik, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan. Zuzenean jarraitu daiteke web honetan. 

05.06.2024

Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera etikoa sustatzeko dekalogoa aurkeztu da

Gaur goizean, Bilboko Injineruen kolegioaren egoitzan aurkeztu da "Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera etikoa sustatzeko I. Dekalogoa". Dorleta Alberdi Komunikabideetarako Eleizbarrutiko Saileko zuzendariak eta Javi Onaindia Radio Popular/Herri Irratia eta Bizkaia Irratia hedabideetako zuzendariak parte hartu daben ekitaldian aurkeztu da Bilboko Eleizbarrutiak Euskal Kazetarien Elkartea-Asociación Vasca de Periodistas, Euskal Kazetarien Kolegioagaz batera sustatutako hausnarketatik sortutako dekalogoa.

05.06.2024

Domekaz, 'Family topaketa' Berrizen

Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) Familia Pastoraltzarako taldeak ekitaldia antolatu dau familientzat; ekitaldia ekainaren 9an, domekaz, izango da, Berrizen eta, antolatzaileen esanetan, bertaratutakoek "gozatzeko, jolasteko, alkar ezagutzeko, barneratzeko eta akartean otoitz egiteko aukera izango dabe".

04.06.2024

Jose Maria Guibert eta Galo Bilbaoren arteko solasaldia Deustun

Gaur arratsaldeko zazpietan hasiko dan ekitaldian aurkeztuko da Deustun Jose Maria Guiberten "La Caverna: Diarios del secuestro de un empresario vasco" liburua. Liburuan, Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak Jesus Guibert bere aitak 1983an jasan eban bahiketaren lekukotasuna emoten dau. Ospakizun-aretoan egingo dan ekitaldian, Deustuko Unibertsitatean eta Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) irakasle eta Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeko kide dan Galo Bilbaok parte hartuko dau.

03.06.2024

"Zatoze Lurralde Santura. Lurralde Santua zain daukazue"

Fray Tony Choucry fraile frantziskotar eta  Lurralde Santuaren Zaintzako ekonomoa Bilbon da. Choucry libanoarrra Jerusalemen bizi da eta eguerdi honetan On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz eta bere Gotzain Kontseiluagaz alkartu da. Arratsaldez, berbaldia eskainiko dau San Frantzisko Xabier parrokian, arratsaldeko zazpietan. Ondoren, meza ospatuko da egundoko indarkeriaren astindu latza, milaka lagunen hilketa dakarrena, jasaten diharduan lurralde horretarako bakea eskatzeko. Choucrygaz batera, Fray Luis Quintana Lurralde Santuaren Espainiako Zaintzako arduradunagaz etorri da. 

03.06.2024

Gorpuzti Egunari lotuta, Caritas Bizkaia erakundeak maitasunaren eguna ospatu dau

Bizkaiko Eleizak bere egutegiko jairik esanguratsuenetakoa ospatu eban atzo: Gorpuzti Eguna. Honi lotura, Caritas Bizkaia erqkundeak Maitasunaren Eguna ospatu dau asteburuan eta Eleizbarrutiko erakunde honi lotutako boluntarioak Zallan batu ziran joan dan zapatuz. 

03.06.2024

Kurtsoari amaiera emoteko ekitaldiak eta beste hainbat

"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuaren kurtso amaierako ospakizuna, katekesiaren amaiera hainbat lurraldetan, Misinoetarako Ermuko taldearen parte hartzea herrian ospatutako kulturarteko jardunaldietan..., horra hor, besteak beste, azken egunotako hainbat jarduera, ondoren argazkien bidez jasota:

Emaitzak orrialdeka