Barriak
Etiquetado como: Alkarkutxa
Juan Carlos Rastrollo,2023ko Ohorezko Erromes
Gaur eguerdian, Begoñako kofradiak Juan Carlos Rastrollo Diaz 2023ko Ohorezko Erromes izendatu dau, lepoko brodatua ezarriz, Arriaga antzokiaren sarreran ospatu dan ekitaldian. Rastrollo extremadurarren Bilboko etxelp eta Bilbon egoiza daben eskualdeetako etxee alkarteko presidente da.
Seminarioak zazpi abadegaigaz ekingo deutso kurtso barriari
Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko dan ekitaldian emongo deutse hasiera kurtsoari Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan. Arratsaldeko 19:00etan, Eukaristia ospatuko da Moniken komentuko eleizan (Seminarioaren parean), On Joseba Segura gotzaina buru dala eta berau amaitu ondoren kopau bat hartuko dabe Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92). Aldi desbardinetan dagozan zazpi abadegaigaz eta bokazino-egoitzan dagozan gazte bigaz ekingo deutso kurtsoari Seminarioak. Heziketa-taldea honeek osatzen dabe: Ignacio Fernandez Mendez errektoreak, Miguel Vera Artacoz ikasketa-buruak eta Manu de las Fuentes …
Zortzi Eleizbarrutik ondare kultural eta erlijiosoa sustatzeko egitasmoa aurkeztu dabe
Bilboko Eleizbarrutiak eta estatuko beste zazpik "Ibilaldia 4.0 Erdi Arora" egitasmoa aurkeztu deutse Turismo, Industria eta Merkataritza Ministerioaren "Turismo esperientziak" egitarauari. Europar Batasunetik datozan Next Generation funtsetatik ordainduko da. Miloe bat euro eskatu da egitasmoa garatzeko. Ondare kultural erlijiosoa era barri eta eskuragarrian erakutsi gura da, dalako ondare hori bisitatu daienek esperientzia desbardina bizi daien eta, batez be, ondare horren askotariko adierazpenak zergaitik eta zertarako sortu ziran ulertu daien.
Txemi Santamariaren berbaldia, fede-ibilbidean lagun egiteari buruz
Aitak eta amak eta katekesiari lotutako hainbat lagun batu zan atzo arratsaldez Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan Txemi Santamariaren berbaldia entzuteko. Santamaria heziketaren arloko arduradun da LAGUNGO Familia eta banakako terapian espezializatuta dagoan Bilboko Eleizbarrutiko zerbitzuan. Erakunde horrek "laguntza emoten deutse familiei eta norbanakoei terapiaren, biderapenaren, bitartekotzaren eta familiako arazoen tratamentuaren bidez".
Zatoz, gaur, Indautxura, bidezko merkataritzaren azokara
"Bidezko merkataritzak on egiten deutso mundu osoari" goiburuaren haritik gaur ospatuko da Indautxu plazan, 17:00etatik 20:00etara, bidezko merkataritzaren azoka. Gai honen inguruan sentiberatasuna bizteko hainbat jarduera izango da, besteak beste: antzerkia, ipuin-kontalaria, munduko jolasak, kontsumo arduratsu eta jasangarrirako produktuen salmenta, argibide-mahaiak eta dastatzeak. Honeek parte hartuko dabe: Proclade- Yanapay, Adeco alkartea, Setem Hego Haizia, Oxfam Intermon, Kidenda eta Vicente Ferrer Fundazinoa.
500 lagun inguru batuko da Markinan kurtsoari hasiera emoteko
Datorren zapatuz, irailak 30, Bilboko Eleizbarrutian kurtsoari hasiera emoteko egiten dan 'Goazen!' ekitaldia ospatuko da. Aurtengo barritasunik handiena, lehenengo aldiz uriburutik kanpo ospatuko dala izango da. Markina-Zemeinko Igokundearen Andra Mari eleizan izango da jarduera eta 500 lagunetik gora batuko dala aurreikusten da. Gehienak, lurraldeetatik (bikaritzak) atarako diran autobusetan joango daia. Ez da ezustekoren bat edo beste faltako goizeko 11:00etatik aurrera Euskadiko eleizarik handienetakoan egingo dan ekitaldian. Ekitaldi nagusi horretan Juanjo Elezkano abade eta abeslariak …
Zornotzan be egingo da 'Bizkaia isilik' bilkura isila etorkinei alkartasuna erakusteko
Abuztuko etenaldiaren ostean, gaur, barriro egingo da 'Bizkaia isilik' bilkura, betiko lekuetan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Hilabete honetan, gainera, joan dan domekaz, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatu da, “Libres de elegir si migrar o quedarse/Migratzeko edo geratzeko aske” goiburuaren haritik. Arratsaldeko 19:30etan egingo dira bilkurak, ondorengo leku honeetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San …
"Fair Saturday" saria Labayrurentzat
Labayru Fundazinoarentzat izan da aurtengo "Fair Saturday" saria. Autormen honeek Bilbon sortu ziran 2017an, "arte eta kulturaren bidez gizartean zirrara eragiteko gauza izan dirala erakutsi baben norbanako eta gizataldeen ekimenak maila internazionalean autortzeko". Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak jaso eban saria atzo, Guggenheim Bilbao museoan ospatu zan ekitaldian. Hona hemen aurtengo beste saritu batzuk: Brittany Butler Harvard SICIko zuzendari eragilea (Boston); Chi-chi Nwanoku Chikene Orchestraren sortzailea (Londres); James Rhodes piano-jole eta idazlea (Londres); …
Parte hartu gura dozu Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroan?
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Cáritas Bizkaia erakundearen lankidetza-egitasmoagaz eta Eleizbarrutiko Misinoen Ordezkaritzagaz batera, Ipar-Hegoa alkartasun ikastaroa jarriko dau martxan aurton be. Hezteko gogoa, jakin-mina eta Ipar-Hegoa alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartzeko gogoa daben 21 urtetik gorakoentzat da.
"Gatz eta Argi" komunidadeak kurtsoari hasiera emon deutso
"Gatz eta Argi" komunidadeko kideak asteburuan alkartu dira Begoñako Gogarte Etxean kurtsoari hasiera emoteko. "Nortasuna eta misinoa zerbitzatzeko. Bidean dan komunidadea" goiburuaren haritik, hogeta hamar lagun inguruk aurrez aurre dabezan erronkei eta datozan hiru urteetan garatu beharreko jardunbideei buruz gogoeta egin dau.