Barriak
Etiquetado como: Alkarkutxa
Asteburuko irudiak
Asteburuan ospatu da Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna. Atzo -domeka-, presoen zaindari dan Mesedetako Amaren eguna izan zan eta Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan Basauriko kartzelan, Bidesari alkarteko eta Kartzela Pastoraltzako taldeko kideak bertan zirala ospatu zan Eukaristian. Gotzaina, Loiuko mesedetako monjen etxean ospatu zan Eukaristian izan zan buru. Beste alde batetik, zapatuz eratu zan Areeta-Romo Pastoral Barruti barroa.
Latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen ospakizuna
Ospakizun "eder eta jentetsua" Areeta-Getxo Pastoral Barruti barrian
Joan dan zapatuz eratu zan Areeta-Romo Pastoral Barruti barria, Areetako Mesedetako Ama parrokian. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izan zan buru eleizkizunean. Eleiza lepo bete zan Pastoral Barrutia osatzen daben parrolia eta alkarte erlijiosoetatik etorrita, hain zuzen be, Romo-Getxoko Mesedetako Ama eta Santa Ana eta San Jose Langilea parrokietatik eta Javerianak, Erreparatzaileak eta Jainkozko Artzainaren Amaren Kaputxinoak lekaimeen alkarteetatik eta Jainkozko Artzainaren Ama ikastetxetik.
Eleizbarrutiko erakundeak Ondarearen Europako Jardunaldietan
"Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial", goiburuagaz aurkeztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. ekitaldia BIzlaian. Kultur ekitaldiok urrian ospatuko dira, askotariko ikuskizunak eskainiz: ibilaldi gidatua Santa Agedara, berbaldi-kontzertua Begoñan organo-kontzertu bat zelan prestatzen dan ikusteko edo tailer-berbaldia Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan, besteak beste. Agenda kontsultatzeko eta lekuak online gordetzeko: www.ondareabizkaia.eus
Gaur eratuko da Areeta-Romo Pastoral Barrutia
Gaur, Areetako Mesedetako Ama parrokian, Areeta-Romo Pastoral Barrutiaren (PB) eratze kanonikoa ospatuko da. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizun horretan eta PBtik dei egiten deutse eleiztarrei parte hartu daien, "gure kristau alkartearentzat egundoko garrantzia dauan gertaera" da-eta.
Ministerio Ordenturako Idazkaritzaren kurtsoko lehenengo batzarra
Joan dan ekainean, Carlos Olabarri Arratia aldeko parroko eta Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko zuzendaria Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendari izendatu eben. Gaur -barikua-, Idazkaritza horrek lehenengo batzarra ospatu dau Gotzaitegian. Olabarrigaz batera, taldea osatuko dabe: Maria Gomez Lagungoko psikologoen taldeko eta Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideak, Anton Rey eta Jesus Mari Zendoia abadeek eta Roberto Vidal diakonoak.
"Eleizak etorkinakaz dauan konpromisoa agertzera emon eta sustatu"
Datorren domekaz, irailak 24, Eleizak Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko 109. Eguna ospatuko dau, "Migratzeko edo geratzeko aske / Libres de elegir si migrar o quedarse" goiburuaren haritik. Egun berean, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak parrokian, afrikar, txinatar eta latinoamerikar alkarteak batuko dira 17:30etan Eukaristia ospatzeko eta gura dauanak eurakaz bat egiteko aukera dau. Fernando Marcos Ayjon Bilboko bikarioa izango da buru eleizkizunean. Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan migrazinoetarako sailetik dei egiten dabe bertara joateko …
Irailaren 30ean, Markinan ospatuko da 'Goazen!'
Irailaren 30ean, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva", goiburuaren haritik ospatuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Markinan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldia. Atzo amaitu zan izena emoteko epea eta 400 lagunetik gora joango da bertara.
Aurton, bezperatik ospatuko da Begoñako erromeria
Bilboko Pausoen Museoan egin dauan agerraldian aurkeztu dau gaur goizez Begoñako kofradiak Begoñako Amatxuren erromeria. Aurton, aurreratu egingo dabe hasiera eta bezperan, urriaren 10ean, 19:30etan, Erromeria Arriaga plazatik atarako da Begoñara igoteko; Zazpi kaleak zeharkatu, Mallonako galtzadetatik gora joan eta 20:50 inguruan helduko dira santutegira eta 21:00etako mezan parte hartzeko.
Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatuko dabe
Datorren domekaz, irailak 24, kartzeletako zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatuko da. Egun horretan, presoek, euren sendiek eta kartzelako langileek euren jaia ospatuko dabe. Jaiegun horretan, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru izango da Basauriko kartzelan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun berean izango dira Bidesari eta Kartzela Pastoraltzako arduradun eta boluntarioak. Gotzainak, bere aldetik, Loiuko Mesedetakoakaz ospatuko dau Eukaristia.