25-02-2026 Miércoles, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 120 lagun sinodoari buruzko batzarretan, Portugaleten
25.02.2026

120 lagun sinodoari buruzko batzarretan, Portugaleten

Joan dan asteburuan amaitu dira sinodoari buruzko batzarrak Portugaleten. Pastoral Barrutiko 120 lagun baino gehiagolk parte hartu dau. 

PBko batzordetik gidatu dabe prozesua eta une bitan garatu da: Alde batetik, saio bi ospatu dabez, taldeka banatutako 60 lagun inguruk parte hartuta. Eta, bestetik, bigarren aldia garatu da azken asteburu bietan eta agiri bakunagoaren bidez, domekako Eukaristiako partaideei ospakizunaren amaieran euren ekarpena egiteko aukera emon jake.

Portugalete PB

PBko parrokia guztietan osotu dira taldeak sinodo-prozesuagaz bat egiteko eta “sinodo-seneko Eleiza egiten laguntzeari begira, poza emoten deutsena, barritasuna dakartsena eta itxaropena bizten deutsena eskeintzeko”.

Portugalete PB
Portugalete PB
Portugalete PB
Portugalete PB

PBetan ospatutako batzarren ostean, datorren zapatuz, otsailak 28, datozan asteetan egingo diran bikaritzetako hiru saioetako lehenengoa (I. eta II. bikaritzak) izango da Gurutzetako Mariaren BIhotz Garbia parrokian. Martxoaren 14an, Zornotzan egingo da (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an, Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak).

Un grupo, durante una de las sesiones