20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian
07.03.2023

130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian

Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.

2017ko otsailean hasi ziran konbibentzia hau egiten. Aurtengo ekitaldian, taldeok parte hartu dabe: Bidazti eta Gazte Ekintza (Algorta eta Areeta), EKO-ACG (Astrabudua), Kabia (Sondika), Elaiak (Sopelana) eta Izarberri (Plentzia).

Guztira, gaur egun bikaritzan dagozan 11 taldetatik 6ko 130 lagun inguru.

Konbibentzia egin ondoren, taldeek udako jarduerei begira prestatzen dihardue.

galeria ikusi (11)