26-06-2024 Miércoles, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 15 prozesino atarako dira gaurtik hasita Bilboko kaleetara
31.03.2023

15 prozesino atarako dira gaurtik hasita Bilboko kaleetara

Datozan egunetan, Aste Santuko prozesinoak egingo dira Bilboko kaleetan. Gaur, Doloretako barikua, lehenengo prozesinoa atarako da, hain zuzen be, Nekaldiaren kofradiaren Doloretako Ama Birjinarena; Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik abiatuko da, 20:30etan. 

Bihar -apirilak 1, zapatua-, Eukaristia Santuaren Penitentzia-kofradiaren Samintasunaren Andra Mariaren prozesinoak zeharkatuko ditu Bilboko kaleak 19:30etatik aurrera, jesuiten egoitzatik abiatuta.

Apirilaren 2an, Erramu-domekaz, prozesino bi ospatuko dira: Nekaldiaren Kofradiaren Astotxoaren prozesinoa, Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik abiatuko da eguerdiko 12:00etan eta Begoñako Andra Mari Kofradiaren Karidadearen Andra Mariaren prozesinoa, Kurutzea parrokiatik, 18:30etan.

Nazaretarra

Apirilaren 3an, Astelehen Santuz, iaz 75 urte bete ebazan Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege Kofradiaren Nazaretarraren prozesinoa ospatuko da, Asisko San Frantzisko parrokiatik (‘Quinta parroquia’) atarata, 20:30etan.

Martitzen Santuan, apirilak 4, Mesedetako Andra Mariaren Kofradiaren Pietatearen prozesinoa atarako da San Nikolas eleizatik 20:30etan.

El Miércoles Santo, 5 de abril, la Procesión de Nuestra Señora de la Soledad, de la Cofradía de la Santa Vera Cruz, partirá de la parroquia de los Santos Juanes, a las 20:30 h.

Eguen Santuz, apirilak 6, eguerdiko 12:00etan jarriko da martxan Nekaldiaren Kofradiaren Osasunaren prozesinoa Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Arratsaldeko 19:15etan, Joan Santuak parrokian izango dau abiapuntua Santa Vera Cruz Kofradiaren Azken Afariaren prozesinoak. 

Apirilaren 7an, Bariku Santuz, Mesedetako Andra Mariaren Kofradiaren Isiltasunaren Prozesinoa atarako da Bariko San NIkolas parrokiatik 5:30etan. Santa Vera Cruz Kofradiaren Kurutze-bidea 8:00etan hasiko da Joan Santuak parrokian. Egun berean, ‘Escuelas Pías” dalakoen Jainkoaren Amaren Kofradiaren Enkontruaren prozesinoa egingo da, 12:30etan Karmeneko Ama parrokiatik abiatuta. Arratsaldeko 19:15etan atarako da Joan Santuak eleizatik Hobiratze Santuaren prozesinoa.

Santiago Santuaren Penitentzia kofradiaren urteurrena

Apirilaren 8an, aurton 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago Penitentzia kofradiaren Itxaropenaren prozesinoa ospatuko da. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da San Jose parrokiatik (AA. Agustindarrak).

Eta Pazko-egunez, apirilak 9, Argi eta Berbizkundearen prozesinoa egingo da 13:00an, Bilbao Hiria Penitentzia Kofradien Ermandadeak antolatuta, Santiago katedralean hasi eta amaituta.

La cofradía del Apóstol Santiago celebra este año su 75 aniversario.