04-11-2024 Lunes, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko Aste Santua Kultur Ondare Immaterial izendatzeko beste urrats bat
30.03.2023

Bilboko Aste Santua Kultur Ondare Immaterial izendatzeko beste urrats bat

Kofradien Ermandadeak esker ona adierazo dau Bilboko Udalbatzak gaur onartu dauan proposamenagaitik: Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondare Immaterial izendatu daiala Bilboko Aste Santua. Horretarako, gutuna bialdu deutso Bilboko Udalari, proposamenaren alde egin daben talde politikoei eskerrak emonez euren "sentiberatasunagaitik". Horregaz batera, ebazpen honek kofradiakideen eta "bilbotar askoren irrika, ametsa" beteten dauala adierazo dabe. Kaleratu daben oharrean jasoten danez, mozinoagaz, Bilboko ohiturarik zaharrena, "469 urtez bilbotarren ona egiten diharduen ondare espiritual eta artistikoa", autortu dabe.

Juan Mari Aburto alkarteari zuzendutako gutunean, Bilboko bederatzi penitentzia kofradiek osatzen daben gobernu-batzordeak aho batez onartutako idazkian, Luis Olaortua Bilbao Hiriko Kofradien Ermandadeko Presidente eta Bilboko Aste Santuko 2023ko pregoilariak hauxe nabarmendu dau bereziki: “gure poztasun eta esker on sakona” ekimenaren alde bozkatu daben udal taldeei.

Oharrean adierazoten danez, PP alderdiak aurkeztutako eta EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek onartutako proposamenak, “bilbotar kofradiakideen familia handiaren eta Hiriko herritar askoren irrika, ametsa” betetea ekarri dau.

Azkenik, gutunean, Ibon Areso Bilboko alkate ohiak gogoratzen dauanez, Hiriko ohiturarik zaharrena dan honen balio eztabaidaezina autortzen dauan “sentiberatasun politikoa” nabarmentzen da, izan be, “469 urtez bilbotarren ona egiten diharduen ondare espiritual eta artistikoa” da.

Ermandadeak Aste Santuko prozesinoak aurkezteko eskaini eban prentsaurrekoan emon eben kontu honen inguruko eretxia. Honako honegaz batera ikusi daiteken bideoan jasoten da.