26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Prozesinoetako martxen kontzertua Joan Santuak eleizan
30.03.2023

Prozesinoetako martxen kontzertua Joan Santuak eleizan

Bilboko Udal Bandak uriko Alde Zaharrean dagoan Joan Santuak eliezan jardungo dau bihar -barikua, arratsaldeko zazpietan. "Barrentasuna" goiburuaren haritik, prozezinoetako martxak joko dabez. 

Kontzertua zuzenduko dauan Iñaki Urkizuk (Beasain, Gipuzkoa, 1961) Euskal Herriko hainbat taldetan parte hartu dau jotzaile lez, besteak beste, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, “Arrasate Musikala” Orkestra Sinfonikoan, Juan Krisostomo Arriaga Kontserbatorioko Banda Sinfonikoan, Donostiako Talde Barrokoan, Lattor Metal-boskotean, Araba Brass Taldean eta zuzendu be egin eban Gasteiz Big Banden.

Bakarlari lez be nabarmendu izan da Benantzi Bilbao eta Aitor Olea organistakaz, organo- eta tronpeta-kontzertuetan. 

Larogeiko hamarkadatik aurrerako euskal musikan oinarritutako bildumen egilea da eta dagoeneko lau ale argitaratu ditu: “Jaialdia”, “Dantzaldia”, “Kantaldia” eta “Betikoskorri”, azken hau, Oskorri folk-talde entzutetsuari eskainita. Musika-ikuskizunetarako makina bat moldaketaren egile be bada, esate baterako, “Recordando a NIno Bravo” eta “El Baúl de los 70″, Serafin Zubiri abeslariarentzat.