02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Julio Gomezen berbaldia, bihar, San Frantzisko Xabier parrokian
29.03.2023

Julio Gomezen berbaldia, bihar, San Frantzisko Xabier parrokian

Pertsona nagusien akonpainamendurako Abando-Albia Pastoral Barrutiko taldeak 25. urteurrena ospatzen dihardu eta, hori dala-eta, berbaldia antolatu dau biharko -martxoak 30-. Julio Gomez Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko zainketa aringarrietako medikua izango da hizlaria eta "hartu, lagun egin eta osatu. Munduan egoteko modu bat" goiburuaren haritik jardungo dau, San Frantzisko Xabier parrokian (Juan Ajuriagerra, 42. Bilbao), jakin-mina daben guztien aurrean. 

Joan dan otsailean, Gomezek Bizkaiko Caritaseko kontseilariak batu ebazan ekitaldia gidatu eban. Partaideek gogoeta egin eben, ikuspuntu espiritualetik laguntzeari buruz.

Julio Gómez