01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Indarkeria eta gerretatik ihes egiten diharduen emakumeak, protagonista ‘Bizkaia isilik’ bilkura isiletan
29.03.2023

Indarkeria eta gerretatik ihes egiten diharduen emakumeak, protagonista ‘Bizkaia isilik’ bilkura isiletan

Beste behin be, hilaren azken eguaztenez, bilkura isilak ospatuko dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik. Bilkura horretan etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatuko dabez, ohiko lekuetan eta orduan -19:30-: Bilbon, Arriaga plazan; Protugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan). Hilabete hontetako bilkuran, euren etxeak itzi eta eurentzat eta euren familientzat bizimodu hobea bilatzera atara diran emakumeen egoera gogoratuko dabe. 

Ellacuria Fundazinoak antolatuta, eguazten honetan egingo diran ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan gogoan izango dabez “eurentzat eta euren familientzat bizimodu hobearen bila euren etxeak itzi dabezan emakumeek bizi daben egoera gogoratuko dogu. Atzo eta gaur, emakumeek eurek eragin ez dabezan indarkeria eta gerretatik ihes egiten dihardue, eta bidean, ibilbidea burutzeko inongo segurtasun barik, beste hainbat indarkeriaren arriskuen mende dagoz”.

Emakumeak

Antolatzaileen esanetan, “Euskadira heltzen dan migratzaile asko eta asko Hego Amerikako, Magrebeko, Hego Saharako Afrikako, Europako mendebaldeko, Asiako emakumeak dira. Emakume ausartak, baina iristean, oinarrizko eskubideak ukatzeaz gainera, euren garapen pertsonal eta profesionala eta familia bizitza mugatzen deutsiezan arrazakeria, sexismo eta klasismoaren harresiakaz talka egiten dabenak”.

Etxeko lanetan aritzen diran emakumeen nazinoarteko eguna

Bihar, martxoak 30, “etxeko lanetan aritzen diran emakumeen nazinoarteko eguna dala-eta, zera gogoratu gura dogu: emakume horreen lana ezinbesteko bada be, emakume etorkin askok eta askok baldintza negargarrietan, zapalduta eta behin-behinekotasuna jasanez, zaintzen dabezala mendetasuna daben pertsonak”.

‘Bizkaia isilik’ ekimenak apirilaren 26rako deitu dau hurrengo bilkura isila eta ohiko lekuetan eta orduan egingo da. 

Círculo de Silencio, en Barakaldo, el pasado mes de febrero