Jatorrizko taldeka aurkeztu ebezan partaideek eta, horren ostean, otoitzaldia egin zan isiltasun eta hausnarketa giroan. Sinodo-prozesuaren eta bere aldien inguruko argibideak emonez emon eutsoen hasiera jardunaldiari.
Batzar honeetan, sinodoaren inguruko PBetako esperientziak batera jarri gura dira eta alderdiak proposatu (ilusinoa eragiten deuskuen gaiak lehenetsi) garapenerako aldi honetan sinodo-seneko Eleizaren inguruan sakontzeko.
Taldeak
Talde-lanari ekin aurretik, Gurutzetako eleizako lokal desbardinetan banatu eta hemendik aurrera sakontzen jarraitzeko eleizbarrutiko kristau alkarteak proposatutako gaiak aitatu eta landu ziran.
Bikaritzetako batzarren ostean, boto gehien jaso daben gaien eta jasotako ekarpenen barri emongo da eta emaitza eta ondorioak EPKari (Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua) eta AKri (Abade Kontseilua) aurkeztuko jakoz lehentasunak eta ibilbidea adosteko. Ondoren, GKak (Gotzain Kontseilua) ebatziko dau une horretatik aurrera garatu beharreko lan-egitasmoa eta sinodorako eleizbarrutiko taldeak sustatuko ditu hurrengo aldiak.
“Hemen gertatu dana ospatu eta Jainkoari esker ona adierazo”
Amaitu aurretik, gotzainak eskerrak emon eutsezan bertaratutako guztiei eta aukeratutako gaiak aitatu eta baloratu ebazan.






