I. bikaritzako pastoral barruti guztietako aisialdiko eta eskauteko taldeak batu ziran Bika Egunean, Muskizen, Somorrostro ikastegian, Sergio Buiza lurralde bikarioa, Eukaristian buru izan zana, bertan zala.
“Bagara: Guztiok Jesusen lagun”, goiburuaren haritik, goizez jolasa egin eben taldeka, hainbat lagunen lekukotasunaren bidez Jesus nor dan ikusi ebelarik. Jesusek euren bizizan zer esan gura dauan azaldu eben: “Jesusek lagundu egiten deust, lagun egin, adore emon, bizia emon…”.
Gainera, euren esanetan, “Jesusek eskatzen deuskunaz jabetu gara, hau da, Berak egin eban lez, edozein arrazoirengaitik -bullynga, tratu txarrak, indarkeria, gerrak…- sufritzen ari diranengana zuzendu daitela batez be gure begirada eta arreta”.
Konpromisoa
Eukaristian, Jesusen antzera bizitzeko konpromisoa oroitzeko eskumuturrekoa jaso eben. Bakotxak eroan ebana batera jarri eta bazkaldu ondoren, jaia izan zan: “dantzatzeko, barre egiteko eta, batez be, alkarregaz egotearen poza sentitzeko unea izan zan. Agurtzean, datorren urtean errepikatzeko nahia adierazo eben guztiek”.